OILASKO ERREA BARAZKIEKIN
Gaurko errezeta oso erraza da, ia ez da ezer egin behar, baina horrelako errezetak askotan gehien erabiltzen ditugunak direnez, nik uste ere bere lekutxoa merezi dutela. Ez da hala? Sukaldean jarduteko denbora gutxi dugunean horrelakoak egiten ditugu askotan, eta ez dira asko landutako errezetak baino txarragoak nire ustez. | |
Osagaiak: · Oilasko 1. · Kalabaza. · Patata. · Gatza, pipermin beltz hautsa, oliba olioa. Oilaskoa ondo garbitu, izan ditzakeen tripakiak kenduz eta geratzen zaizkion lumak ere kenduz. Gatza, piperminak eta olioarekin igurtzi kanpotik eta barrutik, eta laberako ontzi batean jarri. Patatak eta kalabaza zuritu eta zati nahiko handietan moztu. Oilaskoari gehitu eta gatz pixka bat eta oliba olio txorrota bat bota gainetik barazkiei. Labean egin 200ºC-tara 50 minutu inguruz (oilaskoaren tamainaren arabera denbora alda daiteke). Amaieran, labearen gratinadorea jarri martxan 5 minutu inguru (kontuz ibili erre ez dadin) oilaskoaren azala kurruskaria gera dadin. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario