SANTO TOMAS EGUNEKO IRTEERA
Abenduaren 21an, 2. mailako ikasleok Santo Tomás merkatura hurbildu ginen gure irakasleekin. Lauzpabost kideko taldetan antolatuta, ordu bat eta erdian, Santo Tomas merkatuko tradizioari buruzko hainbat galderen erantzunak aurkitu behar izan genituen: ze nolako saltokiak aurkitzen genituen, zenbatgarren edizioa zen, salneurriak eta krisialdiaren eragina, merkatuaren istorioa, gizarte zerbitzuak, saltoki desberdinen ehunekoak, Santo Tomás Santuaren istorio xumea... | |
Gero, taldeka lan bat aurkeztu behar izan genuen eta horregatik, hainbat informazio eta bitxikeriaz enteratu ginen. Santo Tomás azoka 1947an hasi zen ospatzen Plaza Berrian eta Areatzan, beraz, 63.edizioa zen. Aitzinean, San Anton elizaren ondoko plazan kokatzen zuten, elizaren aurrean. Aurten 300 erakusle egon dira, txosnak, ONGak eta baserritarren erakusleen artean. | |
Erakuslerik ugarienak, fruta-barazki izan dira, gero, gazta, txakoli-sagardoa, ogi-euskal pastela, kontserbak, landare loreak eta animali bizirik. Hau guztia barra-diagrama batean aurkeztu dugu, matematikan ikasi dugun moduan. Seme-alaba txikiak dituzten familiek haurtzaindegi-zerbitzu bat erabiltzeko aukera izan dute. Modu honetaz, gurasoek modu lasaian bisitatu ahal dute azoka. Beste aldetik eta saltzaileei galdetuta, zera jakin dugu: salneurriak iaz bezala mantentzen direla eta ez dela krisialdia nabaritzen. Gero, hamar merkatarien profila aztertu genituen eta horietatik %70a 40 urte baino gehiagoko eta emakumea zen. %30a 25-40 urte bitartekoak eta gizonezkoak. | |
Urtero jende ugari hurbiltzen da merkatura jakin dugu eta gero eta arrakasta gehiago daukatela produktu fresko eta bertokoen salmenta. Eta ekologia, zelan zaintzen da merkatu hauetan? Denetarik ikusi dugu, baina jende askok bere poltsa eramaten du erosketak sartzeko, txosnetan aldiz, edalontziak plastikozkoak jarraitzen dira izaten eta ez berrerabiltzekoak. | |
HURRENGO URTE ARTE SANTO TOMAS MERKATUAN! |
No hay comentarios:
Publicar un comentario