SOLOKOETXETIK 7 KATU GAZTETXERA!
|
Urte berezia izan zen
2006 garai hartan Solokoetxen ikasten genuenontzat. 3. Mailan geunden garai
hartan eta gure bizitzaren nondik norakoa markatuko zuen momentu eta ekintzaz
beterik ageri zen gure egunerokotasuna. 15 urte bete berritan gauza ugari
deskubritzen hasiak ginen.
Gazteak izaten hasi
berriak ginen eta hiri arraroa zen ordurako Bilbo guretzat.
|
Iturribideko kaleko giroari esker jendea asko ezagutzen
hasiak ginen eta bestela gure auzoetan paseoan ibiltzen ginen beste ezer
hoberik egin ezean. Klaseak, entrenamenduak, asteburuetako errutina...
|
|
Garai hartan Gazte
Asanblada berria biltzen hasia zen Alde Zaharrean. Auzoko egoera aldatu
nahian, eta bi urte lehenago deslojatua izan zen Sorgintxulo eredu harturik, gazteon aisia eta problematika
landuko zituen gune aske baten bila hasiak ziren. Eta horrela etorri zen Unamuno
|
|
plazako Geltoki gaztetxea.
Gaztetxea zer zen ongi
ulertzeko denborarik gabe, 4 egunen buruan deslojatua izan zen metro
sarreraren gainean dagoen eraikina, jada ez zen atzera bueltarik. Hasieran
aurpegi arraroz begiratu genion lokal horrek gure jakin-mina piztu zuen,
nahiz eta ez genuen bertaratzeko aukerarik izan. Okupazioaren hazia sendo
piztu zen Alde Zaharreko gazteen buru eta bihotzetan, eta auzoa eraikitzeko
eta biziberritzeko asmoak geldi ezinak bihurtu ziren. Urte bete eskas pasata
okupatu zen Unamuno plazan 7 Katu I
izena jaso zuen gaztetxea.
Solokoetxeko lehenengo
mailan geundela deslojatu zuten Karmelo plazako Sorgintxulo gaztetxea.
Kuriosidadez eta penaz ikusi genuen ia ezagutzeko denborarik izan ez genuen
lokal horren desagertzea, baina argi utzi zigun bezela gazteontzako eskaini
zitekeen beste aukera bat, oraindik ez genekien zehatz zer, baina zeozer
bazen.
Unamunoko BBK gainean
dagoen pisua guztiz egokia izan zen guretzat. Klasetik etxera bidean
gindoazela gure aurrean aurkitzen genuen egunero, ateak parez pare, klasetik
atera eta burua askatzeko aukera eskainiz. Bizi laburra izan zuen lokal
honek, baina kalkula ezina da gure 15 urteko buruetan izan zuen eragina.
Gaztetxe bat zer den ulertu genuen. Ilusioa, gure aisia sortu eta antolatzeko
gogoa eta aukera ikusi genuen, eta ordutik ezin izan genuen gure auzoa beste
era batean ikusi.
|
|
|
Gaztetxeak
erresistitzea lortu zuen 12 egunetan agerian gelditu zen Gazte Asanbladaren
indarra, eta denbora gutxian, atondu zuten urteak eta urteak hutsik zeraman
pisua. Ikastaroak, kalejirak, bazkariak, antzerkiak... Ordurako ez zen
dudarik Alde Zaharrean Gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko.
|
Jolastordu batean
geundela ikusi genuen 7 Katu I gaztetxearen desalojoa. Korrika igo ginen
patio gaineko terrazara eta bertatik
kasko gorri ñimiño pila ikusi ahal izan genituen Unamuno plazan.
Sentimendu berezi batek hartu gintuen guztiok. Ertzainek ateari emandako
kolpe bakoitzak, Solokoetxeraino iristen zen sirena eta oihu bakoitzak 12
egun horietan bizitako momentuak ekartzen zizkiguten gogora. Pisua atontzen
pasatako orduak, ezagututako jende berria, ikasitako eta bizitako
esperientziak... Benetan mingarria izan zen egun hura. Amorrua eta tristurak
ilusioa eta lanerako gogoari eman zioten bidea, ez zegoen atzera bueltarik.
Esan beharra dago gaur
egunean ere hutsik jarraitzen duela pisu honek.
|
|
Urtebeteren buruan
Unamunon egin- dako lanaren fruituak ikusi ziren. 2007ko urtarrilaren 13an Solokoetxeko eskailera- tan dagoen lokala
okupatu zuen Alde Zaharreko Gazte Asanbladak. Berriro ere institutu ondoan
bertan genuen ordutik hainbeste gauza erakutsi dizkigun hori. Alde Zaharreko 7 Katu II gaztetxea.
|
|
Asko bizi izan dugu
ordutik. Hasiera batean gaztetxea “kanpotik” disfrutatzetik, gaztetxearen
funtzionamendua gero eta gehiago ulertu eta horretan parte hartzera pasa
gara. Kultur eskaintzak lotzen, kritikoak izaten edota jaiak lotzen ikasi
dugu... bakoitzak bere neurrian asko garatu gara. Oraindik gogoan ditut 100
pertsonentzat egin genituen lehen makarroiak ! (nahiz eta orain ere ez ditugu
askoz hobeto egiten...).
Bizi izan ditugun 4
desalojo eta 5 okupazioek ere asko irakatsi digute. Gure nahiak garatzeko
ditugun zailtasunak ikusi ditugu, baita ondo egindako lanak
instituzioengandik duen erantzun zuzena ere. Kritikoak izaten lagundu digute
eta edozertarako kapaz garela ere ikusi dugu. Inoiz ez dugu ezer galdutzat
eman eta burugogorkeria eta ilusio
horri esker zutik dirau gaur egun 7
Katu gaztetxeak.
|
|
|
Gaztetxeak bete berri
dituen 5 urte hauetan asko aldatu gara denok, pixka- naka bakoitzak bere
norabidea hartu du, Solokoetxen eta baita lehenagotik ere lagunak ginenok
zentro ezberdinetan aurkitzen gara gaur egun, ikasketan, lanean zein
potrojorran. Hala ere gaztetxea dugu lanerako eta ikasteko eremu komuna eta
nola ez beste jende berri asko ezagutzekoa.
|
Labur esanda, zaila egiten
da 5 urte hauek 7 Katu gabe imajinatzea.
Eskerrik asko 7 Katu
gaztetxeari eta bertan parte hartu duzuen guztioi!
Solokoetxeko ikasle ohiak
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario