2012KO IKASKETA BIDAIA
| 
  Guztiok ilusioz espero dugun momentua da
  ikas-bidaia. Festa, toki berriak ezagutzea, lagunekin egotea…Kristolako
  esperientzia da. Baina horrek guztiak esfortzu bat dakar atzetik eta
  4.mailakook ondo dakigu hori. Gure esperientziarekin aholku batzuk eman nahi
  dizkizuegu. 
   Hasteko guztien esfortzua behar da eta
  nahiz eta zaila izan, dena ondo joateko derrigorrezkoa den gauza bat da. Gure
  giroan arazoak egon dira, batzuk denetaz paso egin dute, eta beste batzuk
  bikoitza egin behar izan dute hori nolabait konpontzeko. 
   Pintxoak,
  patio orduan saltzeak oso erantzun ona izan zuen, eta eduki beharreko
  konstantzia izan balu askoz diru gehiago lortuko genukeen. Horretaz aparte kontuan
  eduki behar da zuzendaritza eta irakasleen partetik ez dela laguntza askorik
  egon eta horrek nolabaiteko eragina izan du, gurasoei laguntza eskatuz…
  etab.   
   Baina, orokorrean, bidaia primerakoa izan
  da. Oso aukeraketa eta nahaste ona, hasieran kirol pixka bat egin rafting,
  paintball eta quads saioekin, eta gero Bartzelonan turismoa egitearekin. Solokoetxeri
  bukaera emateko primerako bidaia izan da. 
                                                          
  GARAZI CADIERNO eta ALAZNE VARONA (4ºA) | |
|  | |
|  | |
|  | |
|  | |
|  | |
|  | |
|  | |
|  |  | 






 
No hay comentarios:
Publicar un comentario