2012/05/07

DC: ABENTURA POLIT BATEN IBILBIDEA


DC: ABENTURA POLIT BATEN IBILBIDEA

Ikasturte bakoitzean guztiok garatzen dugu abentura bat, eta gure taldean proiektu baten bidez, Aniztasun Curricularra izeneko proiektuaz betetzen dugu.

Hala ere, gutaz gutxi dakizuelakoan gaude. Beraz: zer da DC?; hor, badakit zer…; hor, eztakit zer... Hainbat gauza esaten dira, baina, orokorrean, ideiak, entzundakoak…, besterik ez.

Horregatik galdera horri erantzuteko gure ikasleek inoiz esan dutena entzun:

-       Nik pentsatzen nuen hemen, DCn, gutxi egiten zela.
-   Nik, ez. Nik banekien lana egiten zela; iazko ikasle batek esan zidan erreza ez zela, eta gainditzeko lan egin behar dela. 
-  Aurreko urteetan baino askoz gehiago ikasi dut, ulertu egin dut, bai informazioa gogoratzeko, bai berreskuratzeko, bai erlazionatzeko gaitasuna dut.
-    Gutxi ikasi dut, baina komunikazioan aurrerapena nabaritzen dut, euskaran ere, kostatzen zait baina hobeto.
-       Nire kasuan, batez ere, jarreran nabaritzen dut aldaketa.
-   Beraiek esaten dutenarekin, gu ados gaude: gehiago ikasten dugu, adiago egoten gara. Positiboa da.

Jakin dezazuen talde honen helburuak zeuen helburuak direla (berberak dira), eta lan egiteko prest egon behar dela CDn egoteko. Desberdintasuna proiektuan datza, horrek ematen digu lan egiteko formetan malgutasun gehiago. Hori guzti hori ulertzeko, dakusagun ukitu batzuetan zer egiten ari garen ikasturte honetan, eta zergatik.

Lehenengoz, gela irekia izatearen alde agertzen gara, horregatik, GKE batekin, Medicus Mundirekin “sexu aukera libreaz” proiektu bat bete dugu, bideoa grabatu, bi ikasle Tas-Tas irratian egon dira egindako lanaz irrati-saio bat grabatzen…; Eneko Calle, Biladi erakundeko mutila, ezagutu egin dugu, eta hark Saharaz zein Palestinaz berriak ekarri dizkigu (proiektu horretan, ere, aurreko DCko ikasleak aritu ziren); gure helburua gatazkak konpontzeko bide bakezaleak bermatzea zen, eta bermatzea da.

Ildo horretatik jarraituz, gurasoak gelan egotera gonbidatuta daudela azpimarratu nahi dugu; oraingoz batzuk pasatu dira, eta beraien hausnarketaz zein kezkaz hitz egin dugu elkarrekin, abiapuntua helduaren esperientzia: Santutxu auzoa, emakume gazteen egoera, lan munduaren baldintzak: lehen eta orain…


Gelatik kanpo ibiltzen gara askotan. Taldea kohesionatzeko, irteerak goi mailako baliabide- tzat ulertu dugu bi tutoreok, eta ikasleekin batera biok landu ditugu: natura, historia eta kulturarekin lotutakoak: Galdakaoko urtegia, Berreginetako Museoa…, perkusio tailerra…; eta, besteak beste, guretzat oso inportantea izan dena: Arte Ederren Museoa…

 
Gune zoragarri horretan, Bilboko Arte Ederren Museoan, horko arduradun bate- kin, Marivirekin, eta horko aditu batekin, Karenekin, adostutako proiektua garatu dugu: emakumearen irudiaren eskutik arte hizkuntzara, eta hortik hurbiltze bat norbera- ren burura: obra aurrean: Robert Delaunay, Emakume biluzik irakurtzen; Mary Cassat Stevenson, Emakumea umea banatzen; Olasagasti, Ahizpak; Iturrino, Biluziak; eta  ikasleek beraiek aukeratuta- koa.

Arte lan horien aurrean guztiok esanahia eraikitzen; gero, tailerrera lana sortzen; eta, azkenez, elkarren elkarrizketa. Ze gustura! Zein garrantzitsua! Gurasoei ere museoko atea ireki eta elkarrizketa eskaini diete.

Eskerrik asko zuoi, Marivi eta Karen, benetako aukera emateagatik; eskerrik asko zuri ere, Germán, saio guztietan laguntzegatik. 

Besteak beste, Giza-Hizkuntzetan (soziolinguistika arloan) hizkuntzetarako trataera bateratua erabiltzen dugu, beti komunikazio ikuspuntutik, eta ahozkoa, bereziki, lantzen dugu: literatura tertuliak, berriak, gure gaurkotasunean agertzen diren kontzeptuak… Gure ebaluazioan elkar- lanak erdigunean kokatu ditugu, eta ikaskideen eskutik Hegoafrikan, Japonian…, Gernikako bonbardaketan…, ohitura osasungarrietan…, hau da, munduan zehar, historian zehar, gure errealitatean zehar bidaiatzen dugu.

Aurrera joan nahi dugulako, aurrera goaz.

            3ºDC-ko ikasleak


No hay comentarios:

Publicar un comentario