ANE, BETI BALOIAREKIN ESKUAN
Zergatik praktikatzen duzu eskubaloia?
Dibertigarria delako, polita
delako eta gustuko dudan kirola delako.
Nola ailegatu zenuen praktikatzera? eta zure taldera?
Patioan nira lagunak
eskubaloian jolasten ikusi nituen eta ni ere jolasten saiatu nintzen. Apuntatu
nintzelako.
|
|
Nola deitzen da zure eskubaloiko talde?
San Adrian deitzen da.
Zein mailatan zaudete?
Infantil mailan gaude.
Institutuko beste ikasleren batek jokatzen du zurekin? Nor? Eta beste
ikastetxeko neskaren bat? Nor?
Bai, Izaro Astui, Naiara Mayer,
Uxue Rodriguez, Irati Martinez, Uxue Cabodevilla eta ni. Badaude beste
ikastetxeko neska batzuk ere: Atxuriko eskolatik, Idoia Diez; eta San Adrianeko
institututik, Arrate eta Leire.
Zenbat zarete aldean? Eta zenbat jokatzen dute talde bakoitzetik aldi
berean?
7 gara eta 7ak jokatzen dugu
aldi berean.
Zeintzuk dira postuak?
Estremoan bi pertsona,
hegalekoak beste bi pertsona, zentrala, pibotea eta atezaina.
Zein postutan jokatzen duzu zuk?
Atezaina naiz.
Zaila da kirol honetan jokatzea?
Hasieran apurtxo bat zaila
iruditzen zitzaidan baina orain oso erreza da.
|
|
Arau asko dago? Adibidez?
Ez dago asko. Adibidez,
jokalariak, atezaina izan ezik, ezin dira arean sartu.
Zenbatgarren postuan zaudete ligan?
Hamalautik zazpigarrenak.
Zer eman dizu eskubaloiak?
Eskubaloiari esker beste
ikastetxeetako lagunak egin ditut.
|
|
Beste kirolen bat praktikatzen duzu? Zein?
Ez baina gorputz hezkuntzan
korrika asko egiten dugu eta hori kirola da ja, ja, ja, ja.
Kirolaz aparte, zaletasunen bat duzu?
Bai! Marraztea asko gustatzen
zait.
Zer moduz zaude institutuan oraingoz?
Primeran! Lagun mordo egin dut!
Zer gustatzen zaizu? Eta zer ez?
Gehien gustuko dudana marraztea
eta hondartzan ibiltzea da eta gutxien… ikastea.
MAIALEN
RODRIGUEZ eta ALBA FERNANDEZ (1.A)
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario