0NDO PASATZEKO
BESTE ERA BAT: DANTZA
Institutuko ikasleek eskola kanpoko
hainbat ekintza egiten dituzte. Gehien ezagutzen ditugun ekintzak kirolak
dira baina, kiroletatik dantza gutxien aipatzen den kirola da, eta
Solokoetxeko bi ikasle Karla 4. mailakoa eta Nekane 3. mailakoa dantzan
ibiltzen dira urtean zehar.
|
|
Txikitatik gustatu zaizue dantza
egitea?
Nekane: Bai, txikitatik hasi nintzen
mugitzen eta gustuko nuen dantzatzea.
Karla: Bai, hasieran entretenitzeko
izan zen baina, hamar urterekin gehiago praktikatzen hasi nintzen.
Zuek erabaki zenuten dantza
klaseak hartzen hastean edo zuen gurasoek aukeratu zuten?
Nekane: Nire amak proposatu zidan eta ni
baietz esan nuen.
Karla: nire amak proposatu zidan
dantzarekin hastea, orduz kanpoko heziketa fisikoa behar nuelako.
|
|
Zein dantza motan hasi zineten?
Nekane: Dantza klasikoa.
Karla: jazzarekin hasi nintzen.
Beti dantzatu duzue dantza mota
berdina? Zein da gaur egiten duzuena?
Nekane: Bai, beti egin dut dantza
klasikoa.
Karla: Ni dantza mota asko frogatu
ditut. Txikitatik aldatzen joan nintzen: klasikoa, jazz, funky, areto dantza,
boolibud, dantza del vientre eta kontenporaneoa. Gaur egun areto dantzan,
jazz, klasiko, hip-hop eta funky dantza motetan aritzen naiz.
Zer behar da dantza
praktikatzeko?
Karla: Gogoak, lan asko eta
praktikatzeko leku bat.G ero adibidez, nire kasuan klase magistralak hartu
nahi badituzu dirua behar da.
Zer da dantza zuentzat?
Karla: Pertsona gehienak dantza espresatzeko era bat dela esaten
dute baina, dantza diziplina bat da non gustuko duzu zure pausoak eta
aurrerapenak ikustea.
Zeintzuk dira zuen gustuko
dantzariak? Eta dantza obrak?
Nekane: Nire obrarik gustukoena "El Cascanueces" da.
Karla: Nire dantzaririk gogokoenak ez dira oso ezagunak, Desirée eta Isaac horietako bikote bat dira, oso gustuko ditut haien
koreografiak.
Inoiz dantza lehiaketetan parte
hartu duzue? Zeinetan? Irabazi duzue inoiz?
Karla: Federatuta nago AEDDen, hau “danza de salón” dantza moten federazioa da eta bertan hainbat
lehiaketa egiten dira. Bai, lehiaketak irabazi ditut.
|
|
Astero zenbat ordu egiten dituzu
klaseetan? Non?
Nekane: astero 5 ordu aritzen naiz dantzatzen.
Karla: Bost ordutan aritzen naiz baina, gero entrenamenduak
aparte. Pio Barojan.
Zein adinarekin gomendatzen duzue
hastea?
Nekane: Txikitatik gustuko baduzu dantzatzea, hoberena ahalik eta
lasterren hastea da.
Karla: Zure helburua dantzari izatea bada oso txikitatik hasi
behar zara.
|
|
Nagusitan dantzari edo irakasle
moduan lan egitea gustatuko litzaizuke?
Nekane: Bai, irteera bat izango litzateke etorkizunerako irakaslea
izatea.
Karla: bai, baina ez nituzke ikasketak alde batera utziko.
Erreza da ikasketak eta dantza
batera egitea?
Nekane: Zu proposatzen baduzu bai.
Karla: Bai, adibidez nik egin dudana ahal ditudan klase
gehienak asteburuetan jartzea izan da.
Ane Inés Landeta Urrabaso (4.B)
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario