EDER,
DANTZAREKIN BIRAKA
|
Zer da Jumpstyle?
Jumpstylea gazteek
dantzatzen duten dantza modernoa da. Dantza honek arrakasta handia lortu du
azken urteetan.
Zer desberdintzen da beste dantzaz?
Dantza hau hankekin
bakarrik dantzatzen da, beste dantzekin konparatuz askoz gehiago nekatzen du
horregatik 30 segundo soilik dantza daiteke.
|
Zer musika mota erabiltzen da hori
dantzatzeko?
Jumpstylea
dantzatzeko hardstylea erabiltzen da baina orain hardcorea ere erabiltzen da.
Zergatik gustatzen zaio?
Musika oso gustukoa
dut eta era honetako dantza modernoak gustuko ditut.
Noiz hasi zinen?
2011ko irailaren 1ean.
Nola hasi zinen historia honetan?
Bideoak ikusi
nituen youtuben eta gustuko hartu nuen.
Non praktikatzen duzu?
Normalean etxean
praktikatzen dut beste bideo batzuk ikusiz.
|
|
Lagunak al dituzu Jumpstylea dantzatzen
dutenak?
Bai.
Zenbat praktikatzen duzu astean zehar?
Normalean astean
egun bat edo bitan ordu erdi, baina meeting-ak baino lehen egunero ordu erdi.
Janzkera mota berezia behar al da dantzatzeko?
Bakoitzak nahi duen
janzkera erabil dezake baina normalena praketan txandala da.
Bideoren bat grabatu duzu? Non? Norekin?
Bai, bideo batzuk
grabatu ditut. Normalean Zubiarte inguruan grabatzen ditugu.
|
|
Zer deritzote zure gurasoek zure zaletasun
honetaz?
Nire gurasoek ez
daukate oso gustuko dantza hau baina ez dute ezer esaten.
Meeting-etara joaten zara?
Bai, meeting batera
joan nintzen Bilbon.
Noizbait lehiatu duzu norbaitekin? Eta zer
moduz?
Ez dut inorekin
oraingoz lehiatu.
Nagusitan horrekin jarraitzea gustatuko
litzaizuke?
Bai, baina oraingoz
soilik pentsatzen dut gaur egungoan.
Noraino heldu nahi duzu honekin?
Hobetu egin nahi
dut gero jarraitu ahal izateko.
Zer esango zenioke Jumpstylea dantzatzen
hasi nahi duen bati?
Musika gustuko izan
behar du eta dantzatzeko ez dela soilik praktikatzea jumpstylea bizi behar
da.
Gomendatuko zenuke?
Bai, estresa asko
jaisten du eta indar eta erresistentzia handia hartzen duzu.
IRATI REVILLA (4.B)
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario