EUSKARAREN ASTEA
12.
Santutxu-Txurdinaga auzoetako euskararen astea eta Solokoetxe.
Euskararen asteko 12.edizioa da
aurtengoa gure auzoan. Auzoko elkarteek bultzatuta gure auzoetan hainbat
ekitaldi ezberdin burutu izan ziren martxoan zehar. Datak urrun geratzen
bazaizkigu ere, gure ikastetxeetan gogotsu aritu gara koordinazio lanak ondo
burutzen. Lan honetan auzoko elkarteaz gain auzoan dauden ikastetxe publikoek
zein pribatuek hartu izan dute parte.
Atzera begira gure helburu horietako bat
bete egin da, euskara geletatik auzoko kaleetara eraman dugu. Euskara kalean
entzun da, erabili da, mota ezberdinetako ekintzak burutuz. Batzuk euskara
ikastetxe barruan baino ez dute erabiltzen eta ekintza hauen bitartez mundu
zabalago bat badagoela erakutsi nahi zaie ikasle zein gurasoei. Hau da,
eskolatik kanpo euskaraz ere bizi daiteke.
Aurtengo edizioan 6000 ikasle mugiarazi
izan ditugu euskararekin lotutako hainbat ekintzen inguruan. Gure ikastetxeak
DBHentzako antolatutako ekintzetan parte hartu du. Zeinetan? Rap euskaraz eta
HIP-HOP emanaldian; “Buha txabal” antzerkian; Bertso saioetan eta Herri
Kiroletan ere.
Urtero bezala gure ikastetxean
euskararen erabilera suspertzeko hainbat ekitaldi eta ekintza burutu ditugu: maitasunezko
gutun lehiaketa; ”Euskarazetamol” antzerkia; euskal komikiaren historia
laburra paneletan; Patxi Gallego komikilariaren hitzaldia; eskolarteko bertso
lehiaketa eta euskaren etxeko komiki lehiaketan parte hartzea.
BERTSO
SAIOA
Euskararen
asteko hasierako ekitaldia izan zen. Gure ikastetxeko ikasleak bi saioetan
izan ziren: lehenengo mailakoak Solokoetxen eta bigarren mailakoak Txurdinaga
Beheko institutuan.
Ikastetxera lehen hezkuntzako 6.mailako
ikasleak etorri ziren lehen mailakoekin batera bertsoak entzuten. Bertsolarien
artean egungo Bizkaiko txapelduna den Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita eta
Pello Ormazabal etorri ziren.
Bertso saio bizia, zirikatzailea eta
umorez betea eskaini ziguten. Saio honetan Bigarren zikloko ikasle bik jaso
zuten eskolarteko bertso saria: Peru del Hoyok eta Irati Cabrerak.
Txurdinagara joandako ikasleek maila eta
ikastetxe ezberdinetako hainbat ikasleekin egin zuten topo. Bertara
hurbildutako bertsolariak hauek izan ziren: Iparraldeko txapelduna den Amets
Arzallus, Gipuzkoako txapelketan bigarrena den Beñat Gaztelumendi eta Bizkaitik
Iratxe Ibarra.
Saio hau serioagoa izan zen eta bertan
gure ikasleek bertso arteko lehiaketan lortutako sariak jaso zituzten. Hauek
dira Eskolarteko Bertso lehiaketako saridunak: Maialen Anakabe, Mikel Unibaso
eta Amaia Fernandez.
Zorionak guztiei.
|
|
|
|
|
|
|
|
EUSKARAZETAMOL
ANTZERKIA
Ekitaldi
hau Bigarren zikloko 3.eta 4. mailetako ikasleentzat antolatu genuen. Patxo
Telleriak eta Mikel Martinezek “BIKOTEATRO-TARTEAN TEATRO”ko partaideek
aurkeztu zuten antzezlana.
Hainbat ikasleen jarrera lotsagarria
izan zen oso. Hitz egiten …egindako lanari trufa egiten…zarataka. Zenbait
irakasleen ardura eskasa…eta aurten saioa txarto bukatu zen. Aktoreak ez
ziren gustura aritu. Behin antzerkia moztu eta ikuslegoari errieta egin behar
izan zion Mikel Martinezek. Kontzentrazioa galduta aktore batentzat zaila
izaten da obra aurrera eramatea.
Horrez gain, ikasleen artean zabaldu da
iaz ikusitako lana bera ekarri dugula. Eta hori ez da horrela. Iaz ikusitako
lana :”Euskara sencilloaren manifiestoa” izan zen. Aurtengo lana:
“Euskarazetamol” izan da. Dena den…ikusita edo ez, antzezleak errespetu osoa
merezi dute eta haien lana errespetu
osoz jarraitu behar dugu. Zer gertatzen zaigu?
|
|
|
|
|
|
MAITASUN
GUTUN LEHIAKETA
Ikastetxe
osoa parte hartu du honetan. Hasierako pausuak eman ondoren ikasturte
bukaeran egingo den ekitaldi batean jakinaraziko dizuegu irabazleak nortzuk
diren. Blogean eskegi nahi ditugu
lanak eta horrela izan ezkero
irakurleek iritzia ere eman dezakete.
RAP
ETA HIP –HOP EMANALDIA
DBHko 1., 2. eta 3. mailakoentzat
antolatutako ekitaldia izan zen. Aurtengoan Barakaldo-tik etorri zitzaizkigun
rapero eta hip-hop dantzari gehienak. Haien artean auzokoa den Rayco zegoen.
Norte Apatxe taldeko partaidea da hau eta Barakaldoko 121Krew-ekoekin aritu
zen.
Rap Kantariak, Hip-hop dantzariak eta
gainerako lagunak, denak euskaraz aritu ziren. Ekitaldiari buruz iritzi
ezberdinetako balorazioak jaso genituen…batzuei ez zitzaien ezer gustatu,
estiloa gogokoa ez zutelako. Beste batzuentzat, ordea, oso ona izan zen.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
HERRI
KIROLAK
3.mailakoak
joan ziren Gabriel Aresti ikastetxera
herri kiroletako jokoetan parte hartzera. Taldean lan egin eta
inguruko ikastetxekoekin harremanak sendotu zituzten.
|
|
|
|
|
|
|
|
KOMIKIA
Euskararen
astea komikiaren inguruan lotu nahi izan dugu aurten eta hori dela eta
martxoan zehar hainbat ekitaldi antolatu genituen.
Alde batetik lehen mailako ikasleek
“girotze lana” egin zuten,. Haien esku egon zen gure ikastetxeko paneletan
ikus daitezkeen horma-irudien lanketa. Euskal
komikiaren historia laburra izan zen landu zuten gaia. Horma-irudi
ikusgarriak prestatu zituzten eta gustura aritu ziren lanketa berezi
horretan. Jarrai horrela!
Beste alde batetik gure ikastetxean
irakasle izandako Patxi Gallego
komikilaria egon zen gurekin. Honek hitzaldi luze eta ederra eskaini
zigun. Ikasle guztiek oso ondo baloratu zuten eta bertan izandako irakasleek
ere oso gustura egon ziren. Esan behar dugu Patxiren lehen hitzaldia izan
zela. Lan bikaina Patxi!!
2.mailako ikasleak Euskararen etxera
joan eta han komiki lehiaketa batean parte hartu zuten.Euskararen etxea
ezagutzeaz gain jarduera interesgarria izan zen.
Komiki lehiaketa egiteko asmoa genuen
arren ez dugu aurten burutuko, hala ere datorren urterako komiki lehiaketaren
nondik norakoak diseinatzen hasi gara.
|
|
|
|
|
|
BUHA TXABAL
Unai Iturriagak sortutako lana eta
aktore bakarreko antzezlana izan da hau. Gazte batek gaztetzeko giroa
erakusten du honetan. Gazte hizkera eta ohiturak irudikatu ditu.
Obra honek balorazio oso kontrajarriak
izan ditu. Orokorrean ikastetxeen balorazioa oso ona izan da. Gurean, ordea,
guztietan bezala ikuslearen arabera oso balorazio ezberdinak izan du:
batzuentzat aktorek lar exajeratzen zuen, beste batzuentzat aspergarria izan
zen, eta askorentzat barregarria. Iritzi ezberdinak izan ditugu.
|
|
|
|
|
|
DATORREN
URTEARI BEGIRA…
Ikastetxean hausnarketa lanak egin
beharko ditugu hainbat ekitaldietan gertatu dena ekiditeko. Orokorrean
zenbait ekitaldi primeran atera dira, beste batzuek ordea ez. Ikasiko dugu.
2013.urtean KORRIKA izango dugu gure
artean. Jarduera berriak, ekitaldi eta artista berriak...Izango ote dira gure
ikasleak PROTAGONISTAK???
HNP
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario