BERTSOLARIAK ATXURIN
        Maiatza bukatzear dago, eta iritsi
  da bertsolarien txanda. Urtero eta Eusko jaurlaritzak ahozkotasuna sustatzeko
  duen programari lotutako emanaldien garaia. 
| 
Esan bezala, gure ikastetxeak urtero
  ahozko erabilera sustatzeko bertsogintza eta kantagintzarekin lotutako
  emanaldiekin hasi gara. 
Maiatzaren 28an Atxuri ikastetxera
  joan gara eta azken hilabeteetan landu ditugun bertsoak eta kantak eskaini
  dizkiegu seigarren mailako entzuleei. Laster izango gara besteen artean
  Txurdinaga beheko institutuan, Gabriel Arestikoekin edo Karmelo ikastolan… 
Azken urteetan ez bezala, entzuleek  taula gainean botatako zenbait kanta eta
  bertso idatziak izan dituzte esku artean eta bertsolariekin batera kantatu dituzte.
  Hori izan da gure helburuetako bat…entzuleek parte hartzaile bilakatu ...kantari. 
Emanaldia bi zatitan banatuta dago,
  hasierako atalean ezagutzen ditugun hainbat bertsolari ospetsuen bertso eta
  kantaren emanaldiarekin hasi… denboraren tunelean sartu eta hauen
  bertsolarien kanta eta doinuak ekarri ditugu taula gainera: Bordaxuri,
  Xenpelar, Iparragirre, Txirrita, Bilintx, 
  Zaldubi eta Zapirain. 
Bigarren zatian, ordea, gure ikasleek eskolan landutako
  bertsoak eskaini dizkiegu. Bukaeran ordea entzuleen partaidetza bultzatu nahi
  izan dugu eta horregatik hiru bertso edo kanta herrikoi kantatu ditugu: Aita
  jainkoak egin banindu; dantzarako “Axuri beltza” eta guztiz ezaguna den
  “Maritxu nora Zoaz”. 
Urduri ibili dira ikasleak, baina
  primeran atera da. Emanaldi dotorea eta apaina. 
Mila esker eta Zorionak parte
  hartzaile guztiei! 
MARIBEL | |
|  | |
|  | |
|  |  | 
|  | |










 
No hay comentarios:
Publicar un comentario