2012/05/21

OLATUEN GAINEAN DISFRUTATZEN


OLATUEN GAINEAN DISFRUTATZEN

Institututik buelta ematean, badirudi guztia dela ikastea eta jendeak ez daukala astirik edo, baina gezurra da hori eta ikasleok gauza asko egiten dugu gure aisialdian, adibidez Arene eta Mara, 3.DBHko ikasleek ahal duten edozein momentutan surfa praktikatzen dute eta beraiengana jo dugu kirol horretaz zerbait gehiago jakiteko asmoz.


Zergatik gustatzen zaizue surfa?
Mara: Itsasoan nagoelako eta gauza oso politak egin ahal ditudalako, eta olatua hartzen duzunean energia asko ere hartzen duzu.
Arene: Oso dibertigarria delako eta olatuaren gainean zutik zaudenean olatuan ibiltzen egongo bazina bezala dirudi.

Zenbat urtekin hazi zineten?
Mara: Orain dela 4 urte.
Arene: 14 urtekin, aurreko udan hasi nintzen.

Zein izan zen momenturik keskagarriena? Eta barregarriena?
Mara: Keskagarriena Sopelan sartu nintzenean ura oso txarto zegoela eta harkaitz batzuen gainean bukatu nintzenean, neoprenoa zulo batekin, zauriekin…Eta momen-turik barregarriena Plentzian sartu ginenean, gure alboan bazeuden sokorristak proba batzuk egiten eta denbora osoan egon ziren guri gauzak esaten.
Arene: Nire momenturik keskagarriena izan zen olatu batengatik jauzi eta arroketara eraman zidanean korronteak. Harriz inguratuta nengoen eta olatuak zetozen niregana.
Momenturik barregarriena zein den ez dakit.

Non egiten duzue surfa?
Mara: Ba, hori depende, itsasoa, batzuetan Sopelan, Plentzian. Sopelako Roxy Quiksilver eskolara noa.
Arene: Sopelako surf eskolara noa eta eguraldiaren arabera beste hondartza batera joaten naiz.

Zer sentitzen duzue olatu bat hartzean?
Mara: Emozio handia, askatasuna.
Arene: Ba poza.

Ondo kontrolatzen duzue taula edo azkar jauzi egiten zarete?
Mara: Ondo kontrolatzan dut.
Arene: Nahiko txarra naiz, askotan oso arin jauzi egiten naiz.

Surf taularik duzue?
Mara: Baneukan baina apurtu egin nuen, laister beste bat erosiko dut.
Arene: Bai, surf taula daukat baina normalean ez dut erabiltzen nire taula, beste bat uzten didate.

Zuen kabuz surfzeatzen duzue edo ba al duzue entrenatzailerik?
Mara: Entrenatzailea daukat, baina batzuetan bakarrik.
Arene: Udan bakarrik baina urtean zehar surf eskola batera noa.

Ze egunetan egiten duzue?
Mara: Asteburuetan eta jaia bada ahal dudan guztia.
Arene: Larunbatetan edo igandetan, depende noiz daukadan futbol partidua eta oporretan ahal dudanean.

Eskerrik asko biei eta segi urte askotan surfa praktikatzen.

                                                            EKAITZ OTAOLEA eta BEÑAT ALDAY (3.DBH)



No hay comentarios:

Publicar un comentario