2012/05/21

KONTAKTO KIROLA, ERRUGBIA


KONTAKTO KIROLA: ERRUGBIA



Gaur oso kirol polita, errugbya, praktikatzen duten gazte batzuengana hurbilduko gara eta bere pasioa denaz apur bat gehiago jakin dugu. Hona hemen gurekin Ekaitz eta Beñat.

Zergatik gustatzen zaizue errugbia?
Beñat: Taldeko joku bat delako, eta zure ikasketeetatik ahazten dizulako.
Ekaitz: Daukazun estresa partiduetan askatzen duzulako.

Zenbat denbora daramazue errugbian?
Beñat: 9 urte.
Ekaitz: 2 urte daramatzat jolasten.

Ekipo batean jolasten duzue? Zeinetan?
Beñat: Bai, Universitario Bilbao Rugbyn.
Ekaitz: Bai, Universitario Bilbao Rugbyn.

Ze egunetan entrenatzen duzue?
Beñat: Asteazken, ostiral eta partiduak ez ditugun larunbat batzuetan.
Ekaitz: Asteazken, ostiral eta larunbat batzuetan.

Nola geratu zarete ligan?
Beñat: Lehengoak.
Ekaitz: Lehengo postuan.

Zer da gehien gustatzen zaizuena errugbian?
Beñat: Kontaktua.
Ekaitz: Kontaktua dagoela eta taldeko joko bat dela.

Ze postutan jolasten duzue?
Beñat: Pilier.
Ekaitz: “Primer centro”.
Ze material erabiltzen duzue jolasteko?
Beñat: Ahoko bokaoa eta kaskoa.
Ekaitz: Ahoko babesa bakarrik, beste batzuek kaskoa daramate.

Zein izan da zuen momenturik mingarriena?
Beñat: Aurpegia zapaldu zidatenean eta segidan hankako bi bolak igo zitzaizkidanean.
Ekaitz: Gernikan partidu batean lurrean negoenean ostikada bat eman zidaten aurpegian eta seko utzi zidatenean.

Zerbait apurtu duzue?
Beñat: Ia ia eskuko atzamar guztiak.
Ekaitz: Sudurra ia.

Errugbian jolasten jarraituko duzue?
Beñat: Bai.
Ekaitz: Bai!

Jokalari ona zarete? Eta zuen taldeko hoberena?
Beñat: Ez naiz oso ona nire ustez. Kapitaina da hoberena.
Ekaitz: Esaten dute oso ona naizela. Nire taldeko hoberena kapitaina da, Mikel.

Zein da zuen Errugby talderik gustokoena?
Beñat: New Zeland (All Blacks).
Ekaitz: New Zeland (All Blacks).

Mila esker eta segi errugbiarekin, ia guztiz amateur den kirol bakarrenetakoa.

                ARENE PÉREZ eta MARA PORTO (3.A)

No hay comentarios:

Publicar un comentario