HELENA ETA HIZKUNTZEN
MUNDUA
Noiz
hasi zinen frantsesa ikasten eta zelan?
Frantsesa ikasten txiki-txikitatik hasi nintzen, ez dut
gogoratzen, amarekin txikitan frantsesez egiten nuen.
Frantsesaz
gain zeintzuk dira zure ikasketak?
Unibertsitatean ikasitakoa filologia hispanikoa izan
zen.
|
|
Noiz
hasi zinen frantses klaseak ematen?
Urte aldetik ez dut gogoratzen edo ez dut gogoratu
nahi, ez, egia da, ez dut gogoratzen, baina lehenengotan euskara klaseak
ematen hasi nintzen, gero frantses klaseak eta gero gaztelera klaseak, orduan
urte luzeak dira.
Atsegin
duzu frantses klaseak ematea edo nahiago dituzu aipatu dituzun beste arlo
horietako bat?
Ba zer esango, euskara eman behar izan dut baita, euskara,
gaztelera, frantsesa, denak ditut gustuko, azken batez, hizkuntzarekiko nolabaiteko
zaletasuna dudalako orokorrean. Frantses eskoletan egia esanda oso ondo
pasatzen dut eta oso atsegina da, baina besteetan ere gustura.
Beti
gustatu zaizu hizkuntza klaseak ematea?
Ba egia esanda bai, ikasle nintzenean horretan
nintzelako trebea eta hortik abiatuta ba, hori izan da gehien gehienik
jorratu dudana.
Ze
hizkuntza nahiago duzu, frantsesa, euskara edo gaztelera? Zergatik?
Niri ez zait gustatzen hizkuntzen arteko lehiarik
egiterik, eta hori diodanean da, azken batez hiru hizkuntz horiekiko
nolabaiteko lotura afektiboa dudalako. Momentu batzuetan modu batean hitz
egiten dut eta beste batzuetan beste era batera, orduan hirurak darabiltzat,
hirurak ditut gustuko,eta hirurak dira nire hizkuntzak.
Jende
askok esaten du euskaraz hitz egitea nahiko zaila dela, baina frantsesa errazagoa
al da?
Abiapuntuaren arabera, erdalduna izanik espainoletik
abiatuta, egia da frantsesa ikastea nahiko erreza izan daitekeela, ortografia
alde batera utzita, eta gramatikak nolabaiteko zailtasunak ditu baina
orokorrean oinarri minimo bat hartzeko erreza da.
Nondik
datorkizu frantsesarekiko interesa?
Txikitan eskola frantsesean aritu nintzelako agian
irakasleengandik etorri zitzaidalako, agian nortasun agiria ere frantsesa
dudalako, nolabaiteko harremana izan dudalako, hor influentzia ezberdinak
egon dira.
Orain Frantziari
buruz hitz egingo dugu. Familiarik al duzu Iparraldean? eta horrela bada,
noiz joaten zara bisitatzera?
Bai, baditut izeko-osabak, eta nire aitatxi-amatxi zirenak
bertakoak ziren eta nik Frantzia bera baino Euskal Herria ezagutzen dut. Ahal
dudan guztietan, oporraldiro joaten naiz.
Frantziako
zein hiri gustatzen zaizu? Zergatik?
Zalantzarik ez, Paris. Haren edertasunagatik, baina
hori utopikoa da, horiek hitz hutsak dira, ikusi egin behar da, bertara joan
behar da, bertako jendea ezagutu behar da, nahiz eta batzuk esan hotza dela
bertako jendea, jendearekin egoteko aukera dugunean eta auzoetara hurbiltzeko
aukera aprobetxatu behar da.
Zer pentsatzen
duzu Nicolas Sarkoziri buruz?
Zer pentsatuko, ni politikaz aritua ez naiz eta gehiago
geratzen naiz pertsonaiarekin beste ezerekin baino eta igual gehiago
ezagutzen dudalako, politika maila handian baino, maila zabalean baino tokian
tokiko politika. Nik Sarkozi ez dut esango baina Frantzian, udaletan eta
dagoen politika gustuko ere baditut, gauza batzuk oso gustuko, eskubideak eta
jorratzen dituztelako beste gauza batzuk egongo dira kritikagarriak direnak.
Baina demagun, ama izateko laguntza mordoa dago, langabezian dagoenari
laguntzak ematen zaizkio, andre bati lan egin nahi duena bai formakuntza eta
baita udaletik bestelako laguntzak eskaini ahal zaizkio eta lanean aritu
daiteke bere etxean bertan, gauza asko dago ezagutzeko eta gurera ekartzeko
direnak.
Egia al
da frantsesak euskalduna baino dotoreagoak direla?
Badakizue gai hori oso subjektiboa dela, edertasuna. Nik
uste dut mutur biak daudela, batzuk oso traketsak eta inongo ardurarik ez
daukatenak, eta beste batzuk berezko dotorezia dutenak.
Frantses
gastronomia oso ona omen da. Zein da zure plater gustukoena?
Ba platerak baino nik neuk gustuko ditut txokolatea,
foie eta horiek bereziki gustatzen zaizkit.
Frantses
kulturatik ze aspektu dira azpiragarrienak?
Orokorrean gabiltzanean zaila izaten da esatea ze beti
prototipotan jausten gara, gauza guztietan bezala, alde ona eta txarra dago. Frantsesak
kartesianoak dira, eta hori txarra izan daiteke baina baditu bere alde onak
ordenatua, beti ere badakizu aurrean duzun horrek polita ez dela eta, ze
nolako jokabidea hartuko duen zeurekiko, holan bat-batean zaila egiten zait
esatea.
Zelan
ikusten duzu frantsesaren eboluzioa hiztun kopuruaren arabera?
Espainolaren antzean ikusten dugu kolonietan dagoela
indar handiena, gure artean ere badaude frantses hiztunak, baina pasatzen
dena da hurbiltasun hori galdu egin dugula. Handitzen doa, baina nik uste, hurbil
dugulako denok jakin beharko genukeela frantses pixkatxo bat hitz egiten.
|
|
Azken
hamarkada honetan ingelesak garrantzia handia hartu du garapenak mindu ahal
du frantses hizkuntza?
Frantsesa bada diplomaziaren hizkun- tza, nik uste
bakoitzak baduela bere tokia, eta
ingelesak hartu duen bidea, nazioarteko hizkuntza bihurtzeko da. Baldin eta
bada frantses kulturaz jabetu nahi dugula,
historiari buruz irakurri nahi dugula, edo beste hainbat gaietan gure
burua trebatu nahi dugula, frantsesa
da nagusi frantses estatuak beste gauza batzuen artean kristolako diru
laguntzak eta bultzakada ematen duelako orduan gaien arabera ere bada.
|
|
Zure
ustez zertarako izan daiteke erabilgarria frantsesa?
Hurbil ditugun pertsonak ezagutzeko nagusiki, gero
beste hainbat gauzetarako, lehen aipatutako historia mailan oso argitalpen
interesgarriak daude, sukaldaritzan aritzen denarentzako, baina gehien batez
kultura mailan.
Laburbildurik
al daude SMS-ak idazteko?
Bai, egongo dira, hemen dauden bezalakoak.
Gomendatu
al diguzu frantses filmaren bat?
Ba oso modan egon den filma bat zeuek ezagutzen
duzuena: " INTOCABLE", frantses pelikula txiki batzuk daude oso interesgarriak,
baina horiek denak ez zaizkigu guri heltzen, orduan jatorrizko bertsioan
ikusi behar dira, gu amerikarrak ikusten gaude ohituta eta pena da, zeren
izen handiko frantses pelikulak daude ikusi beharrekoak direnak.
IRATI
CABRERA eta OLATZ LOPEZ (3.B)
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario