2012/05/29

THE RISE


THE RISE

 Institutua, batzuetan, ez dirudi arren bizitzaz beteta dago eta jendeak gauza askotan erabiltzen du denbora. Nola ez, gazteaz hitz egitean, aipatu behar da musika eta gure pasilloetatik talde batzuetako kideak topa ditzakegu. Hona hemen haietako bat: THE RISE taldea, 4.DBHko ikasle batzuk osatuta.



Zergatik eta nola hasi zineten zuen musika taldearekin?
Udalekuan saskibaloian jolasten ari ginen eta Aitorrek Gaizkari baloiarekin aurpegian eman zion eta oia apurtu zion, eta arratsaldean ezin zuenez ezer egin Guitar Hero banda bat egiteko pentsatu genuen aldizkari bat irakurtzen baina azkenean denak instrumentuak jotzen hasi ginen.

Zein da taldearen izena? Zergatik?
The Rise; denek bumpinga entzuten zutelako, eta orduan gauza ezberdinak egiten ditugunez, gure musika entzuten eta jotzen hasi ginen.

Nortzuk osatzen duzue taldea? Zer jotzen du bakoitzak?
Eneko: Ahotsa eta Josu ez dagoen bitartean baxua.
Josu: Baxua.
Gaizka: Lehenengo gitarra eta bigarren ahotsa.
Iyan: Bateria.
Aitor: Bigarren gitarra.

Zein musika mota jotzen duzue?
Punk Rock, Hardcore melodikoa, Rock eta Ska.

Zein taldetatik jaso duzue eragin nagusia?
The Offspring eta konposatzean NOFX, Ramones, The Offspring eta Bad Religion.

Zeintzuk dira zuen gustuko taldeak?
Josu: Bad Religion eta The Offspring
Eneko: The Offspring eta Nirvana
Gaizka: NOFX
Aitor: The Offspring eta Rage Against the Machine
Iyan: The Offspring eta Arctic Monkeys

Nola ikusten duzue euskal musika?
Gustuko dugu baina oso txarto ikusten dugu ez delako Euskal Herritik ateratzen.

Noiz izan zenuten lehen kontzertua?
Bilborocken izan zen baina hori baino lehenago kontzertu txikiak egin genituen.

Ba al duzue abesti propiorik? Zein?
Bai, momentuz lau abesti ditugu baina bosgarrena gaude lantzen. My Fight estiloa, nahiko melodikoa dena eta Falling estiloa, azkar eta erasokorra dena erabiltzen ditugu.

Musika ikasi edo ikasten zaudete?
Enekok kontserbatorioan ikasten du eta besteok musika eskolak ditugu.

Lokalaren bat duzue entseatzeko? Non?
Bilborocken entseatzen dugu.

Zenbat kontzertu egin dituzue? Non?
6 kontzertu eman dugu, garrantzitsuenak Bilborocken eta Arenalen.

Kobratu al duzue noizbait? Zenbat?
Bai, baina ez dugu esango zenbat.

Zergatik entseatzen duzue larunbatetan?
Denbora dagoelako, eta ez garelako besteak bezala, larunbatero mozkorra harrapatzen, baina hala ere, ez dugu beti larunbatetan entseatzen, bakarrik kontzertuak daudenean eta astean zehar entseatu ez dugunean.

Noizbait mozkortuta jo duzue?
Ez, Inoiz.

40 urterekin elkarrekin jotzen ikusten duzue zuen burua?
Ez dakigu, agian norbait hilda dago…

Bazaudete sare sozialetan? Zenbat jarraitzaile dituzue? Zeinetan?
Webgune bat prestatzekotan gaude, eta Twitterren perfila egiteko ere.

    IKER VALENCIANO eta ADRIAN ITURRIAGA



BERTSOLARIAK ATXURIN

 BERTSOLARIAK ATXURIN

        Maiatza bukatzear dago, eta iritsi da bertsolarien txanda. Urtero eta Eusko jaurlaritzak ahozkotasuna sustatzeko duen programari lotutako emanaldien garaia. 
Esan bezala, gure ikastetxeak urtero ahozko erabilera sustatzeko bertsogintza eta kantagintzarekin lotutako emanaldiekin hasi gara.

Maiatzaren 28an Atxuri ikastetxera joan gara eta azken hilabeteetan landu ditugun bertsoak eta kantak eskaini dizkiegu seigarren mailako entzuleei. Laster izango gara besteen artean Txurdinaga beheko institutuan, Gabriel Arestikoekin edo Karmelo ikastolan…

Azken urteetan ez bezala, entzuleek  taula gainean botatako zenbait kanta eta bertso idatziak izan dituzte esku artean eta bertsolariekin batera kantatu dituzte. Hori izan da gure helburuetako bat…entzuleek parte hartzaile bilakatu ...kantari.

Emanaldia bi zatitan banatuta dago, hasierako atalean ezagutzen ditugun hainbat bertsolari ospetsuen bertso eta kantaren emanaldiarekin hasi… denboraren tunelean sartu eta hauen bertsolarien kanta eta doinuak ekarri ditugu taula gainera: Bordaxuri, Xenpelar, Iparragirre, Txirrita, Bilintx,  Zaldubi eta Zapirain.

Bigarren zatian, ordea, gure ikasleek eskolan landutako bertsoak eskaini dizkiegu. Bukaeran ordea entzuleen partaidetza bultzatu nahi izan dugu eta horregatik hiru bertso edo kanta herrikoi kantatu ditugu: Aita jainkoak egin banindu; dantzarako “Axuri beltza” eta guztiz ezaguna den “Maritxu nora Zoaz”.

Urduri ibili dira ikasleak, baina primeran atera da. Emanaldi dotorea eta apaina.
Mila esker eta Zorionak parte hartzaile guztiei!
MARIBEL







2012/05/28

ONDO PASATZEKO KIROLA: ARKU TIROA


ONDO PASATZEKO KIROLA: ARKU TIROA



Normalean gure ikasleek praktikatzen dituzten kirolak betikoak edo “klasikoak” dira: futbola, saskibaloia….baina Mikel Orrantiak, 4.mailako ikasleak, zerbait diferente egitea erabaki du, antzinakoen estiloan arku tiroarekin hasi da. Ikus dezagun zer daukan kontatzerik. 

Noiztik praktikatzen duzu arku tiroa?
Duela bi urte hasi nintzen praktikatzen.

Kontaiguzu zure historia kirol honen inguruan? Nola ailegatu zinen bera- rengana?
Txikitatik dut gustuko arku-tiroa eta orain dela bi urte aurkitu nuen klub bat eta apuntatu nintzen.

Zergatik aukera zenuen kirol hau eta ez beste bat arruntagoa?
Kuriosoa delako. 


Non praktika daiteke Bilbon edo inguruetan?
Nik Txurdinagan praktikatzen dut, baina Bilbo inguruetan ere.

Jende asko ezagutzen duzu kirol hori praktikatzen duena?
Bai.

Lehiaketetan parte hartzen duzu? Baten bat irabazi duzu? Zein?
Bai. Urte honetan lehenengo postuan geratu naiz.

Babes bereziren bat behar duzu?
Bai, brazadera bat, besoan jartzen da, eta daktilera, atzetan jartzen da. 

Astean zehar zenbat alditan praktikatzen duzu?
Astelehenetan bi ordu praktikatzen dut.

Zaila da kirol hau zure ustez?
Ez.

Nondik ateratzen duzu behar den mate- riala praktikatzeko?
Etxean daukazu edota uzten dizute? Hasieran klubak utzi zidan,  gero erosi nuen.

Zeintzuk dira arku baten elementuak?
Korda, gorputza, palak eta gero nibelaren arabera, beste elementu batzuk dituzte.

Zergatik dira hain ezberdinak arku modernoak eta filmetan agertzen direnak? Modernoak dira olinpiadatan erabiltzen direnak eta filmetan agertzen direnak dira antzinakoak.

Noizbait izan duzu istripuren bat praktikatzen zenuen bitartean?
Ez, oraindik ez. Nik ez, baina ezagutzen ditut batzuk bai izan dutela. Normalean gertatzen dena da korda besoan ematen dizula.

Nondik dator kirol hau?
Kirol hau oso antzinatik dator. Ehizarako erabiltzen zen eta urte asko darama kirol hau. 

Garestia al da?
Hori klubaren arabera da, baina materiala nahiko garestia izan ohi da.

Esfortzu fisiko handia egin behar al da?
Ez, ez da futbola bezalakoa. Kirol honetan bakarrik behar da besoa.

Eman hiru arrazoi praktikatzeko?
Interesgarria da, edonork egin ahal du eta polita da ikustea. 

Alde txarrak ditu kirol hau praktikatzeak? Eta onak?
Alde txarrak gertatu ahal diren istripuak dira, eta alde onak, kontzentrazioa praktikatzen duzu.
          HAIZEA ARRIOLA eta NAIA BILBAO (4.C)