SENIDEEN EGUNEROKOTASUNA
Elkarrizketa hau, euskal preso politikoen
senideei egin diegu: Peru Goioaga, Eztizen Artola, Aitor Suarez, Peru Del Hoyo,
Adur eta Hize Goieaskoetxea eta Maddi Urkijori. Peruren aita, berak 11 urte zituenean atxilotu zuten eta bi urtez
egon da estatu espainolean preso. Eztizen
Artolaren aita, orain dela 27 urte
atxilotu zuten eta bere alaba 15 egunekin joan zen bere lehenengo bisitara,
gaur egun berdin jarraitzen du. Aitor Suarezen
aita, ihesean egon zen baina, azkenean frantziar poliziaren eskuetan atxilotua
izan zen eta Aitor 9 urte zituenean hasi zen bidaiatzen 5 urtez. Peru Del Hoyoren aita bera jaio eta
gutxira atxilotu zuten, Peru, bi urterekin joan zen bere lehenengo bisitara eta
gaur egun ere berdin jarraitzen du. Azkenik, Adur, Hize eta Maddiren senidea (Adur eta Hizeren aita
eta Maddiren osaba) orain dela hiru urte atxilotu zuten eta hiru urte daramate
bidaiatzen. Hauek izan dira egin genizkien galderak:
Zer
sentitzen duzue edo zenuten senideak ikusterakoan eta agur esaterakoan?
Orokorrean, ikusi baino lehenago
urduri sentitzen da, ikusteko gogoak dituzulako edo orain dela asko egon
zarelako bera ikusi gabe. Ikusterakoan, izugarrizko poza eta ilusioa sentitzen
duzu, ondo dagoela ziurtatzen duzulako eta hilabete bat delako ikusi gabe. Eta agur
esateko ordua iristen zaizunean, pena sentitzen da, leku horretan dagoela
ikusten duzulako eta beste hilabete bat delako ikusi gabe.
Zein
izan da bizi izan duzuen momentu gogorrena?
Peru Goioaga: aita atxilotu zutenean.
Eztizen eta Peru
Del Hoyo: ez dakit.
Adur, Hize eta
Maddi: atxilotu zutenean.
Zer
sentitzen duzue manifa handietan? Adibidez aurtengo U12an?
Orokorrean,
poza ikusten duzulako 115.000 pertsona zure alde daudela eta pilo bat ezagun
ikusten dituzulako.
Zer egin nahi dute askatuko dituztenean?
Peru Del Hoyo: Furgoneta edo
karabana batekin Europatik buelta bat eman, taberna bat zabaldu eta Mexikora
joan.
Eztizen: plan asko dauzka
buruan.
Maddiri
aipagarria iruditzen zaio hainbeste jende egoera berdinean egotea.
EZTIZEN, IRUNE ETA ARAITZ (2.DBH)
No hay comentarios:
Publicar un comentario