MUSIKA SOLOKOETXEN
Solokoetxe ikastolan musikari ugari daude,
gaur horietako batekin batu egin gara musikari buruz hitz egiteko. Neska da eta
Nerea Elizalde deitzen da eta txikitatik jotzen du musika.
Ni, bost urterekin hasi
nintzen musika jotzen.
Zergatik? Norbaitek
animatuta?
Musika jotzea gustuko
dut baina egia esanda nire gurasoek ere animatu egin ninduten.
Zein instrumentu jotzen
dituzu?
Momentu honetan trikitixarekin
nago, baina oboea, pianoa eta xilofonoa jotzen ere badakit.
Zein da zure gustukoena?
Eta jotzen ikasitako lehenengoa?
Akordeak jotzerakoan
pianoa eta trikitixa dira nire gustukoenak. Jotzen ikasitako lehena pianoa da,
nik txikitatik trikitixa jo nahi nuen baina musika eskolan ez zegoen lekurik, horregatik
pianoarekin hasi nintzen, horrela atzamarrak mugitzen ere praktika hartzen
nuen.
Non ikasten duzu musika
jotzen?
Kepa Junkeraren “Lur soinuak” eskolan ikasten dut.
Gustuko duzu edota
derrigortuta zoaz?
Betidanik gustuko izan
dut musika jotzea, ez naiz inoiz behartuta izan musika ikastera.
Zergatik hautatu
zenituen instrumentu hauek jotzeko?
Lehen esan dudan bezala
pianoa atzamarrak mugitzen ikasteko hautatu nuen, baina trikitixa betidanik
gustatu zait.
Talderen batean jotzen
duzu?
Ez, ez dut inolako
taldetan parte hartu.
Nagusia izatean
musikaria izatea gustatuko litzaizuke?
Musika jotzen gustatuko
litzaidake, baina horretan lan egitea egia esanda ez.
Musika entzuterakoan
zein musika gustatzen zaizu?
Ia musika mota guztiak
ditut gustuko.
Eta jotzerakoan zein
musika aukeratzen duzu?
Musika jotzerakoan
abesti arraroak jotzea gustatzen zait, ez betikoak.
JULENE PIRIZ (3.A)
No hay comentarios:
Publicar un comentario