RUDENS
Martxoaren 19an, Campos
Eliseos Antzokira joan ginen latineko klasean landutako antzerki bat
ikustera. Hara heltzean, argazki batzuk atera genituen eta barrura sartu ginen;
harrigarria izan zen hainbeste jende egotea, beteta zegoen eta. Ez genuen
espero hainbeste jendek latina ikastea! Antzokia oso polita iruditu zitzaigun;
izan ere, oso handia da eta berristuta dago.
“Rudens” Plauto izeneko idazle Erromatar batek
idatzitako komedia bat da. Istorioa oso korapilatsua da; galdutako neska bati
buruz doa. Neska mirabea da bere aita galdu zuelako eta arazo asko ditu, bere
nagusia oso gaiztoa baita.
Antzezlana liburua baino gehiago
gustatu zitzaigun; izan ere, errazagoa zen gertatutakoa ulertzea eta
barregarriagoa zen. Halaber, eszenografia oso polita zen. Antzezleak, oro har,
oso onak ziren, baina batzuk nahiko gazteak ziren.
Beraz, irteera gustatu zitzaigun.
Gustura bueltatuko ginateke! Hala ere, ez legoke txarto Erromara joatea.
LATIN
TALDEA
Osoo politak guztiaak! Eta antzerkia primerakoa! Animo taldea!:)
ResponderEliminar