BILBOTIK BORDELERA…ETA
BUELTA!
Pasa den abenduan gure institutuko
ikasle batzuk (Irati Cabrera, Maitane Vazquez, Nekane Macho, Garazi Olarieta,
Ane Barros eta Nora Martinez), Ellakuria institutuko ikasleekin, Bordeleko
institutu batekin trukaketa egin zuten eta bizitako esperientziaz gehiago
jakiteko asmoz bildu gara beraiekin.
Irati: Orokorrean oso esperientzia ona izan
da hazteko joan ginenean pixka bat beldurtuta geunden eta lotsa familiarekin
baina astea aurrera zihoala hasi gara konfiantza hatzen eta txarrena laburra
izan dela.
Garazi: Gu ondo, Maitane eta biok familia
berean egon ginen guraso barik aste osoan.
Maitane: oso ondo pasatu genuen.
Nolakoa zen bisitatutako institutua?
Nora: oso handia, ez zen gurea bezalakoak.
Nekane: 200 klase zituen.
Ane: Jantokia super handia zen, zituen platerak
aukeratzeko eta postreak, tartak, eta horrelakoak zituzten. Aukeratu ahal duzu
non eta norekin jesarri.
Diferentzia handia dago beraien
ikasketa mailarekin eta gurearen artean?
Maitane: bai batez ere ingeleran maila
handiagoa daukagu.
Zer moduz moldatu zarete familiarekin?
Irati: Primeran!!
Garazi: Esan dugun bezala, Maitane eta biok
ez geneukan familia baina oso jatorrak ziren, neskak eta oso ondo tratatu
gaituzte aste horretan.
Nekane: Nirea familia ugaria zen. 3 ahizpa
eta 2 anai zituen.
Nora: Oso ondo! Zituen bi neba baina guraso
desberdinena.
Zer moduz moldatu zarete
hizkuntzarekin eta familiarekin?
Garazi: Hizkuntzarekin ondo zeren eta beraiek
gu baino frantsesa zekiten baina gazteleran hobeto moldatzen ziren. Orduan
gaztelera jotzen genuen gehienetan.
Ane: eta janariarekin batzuetan zituzten
platerak desberdinak ziren eta irina asko erabiltzen zuten.
Irati: Letxugari ez zioten botatzen olioa
eta ozpina
Ane,
Nekane, Nora, Maitane eta Garazi: Gure etxean bai!!
Zein
izan da gehien harritu zaituztena?
Maitane: Ikastetxearen tamaina.
Ane: Institutuan paso egiten zuten
denetaz, ez zuten motxilarik eramaten poltsa batean eramaten zuten dena eta
takoiekin joaten ziren klasera.
Nekane: Institutu guztiak erretzen zuen.
Zer moduz hango gazteekin?
Nora: Oso ondo, primeran jai asko eta oso majoak.
Nolakoa da Bordele hiria? Merezi du
bisita? Zergatik?
Irati: Desberdina da, etxeak zaharragoak
dira.
Maitane: Ez dago pisu askorik gehienak
txaletak dira.
Nekane: Hori gezurra da!!!!
Irati: Asko harritu gintuena, igerileku bat
zegoela etxe bakoitzean.
Gomendatuko zenukete trukaketa
esperientzia?
Nekane: Lehenengo zaude apur bat txarto baina
gero ondo.
Ane: Beste era bat da kultura bat
ikasteko, lagunak egiteko eta gainera beste hizkuntz bat hitz egiteko oso ondo
dago.
Irati: Gauza txarra aste bat bakarrik egon
garela ze aste horretan zehar konfiantza hartzen joan gara eta ondo moldatzen
ginenean bueltatu behar izan ginen.
Nekane: “les cojes rapido cariño”.
Lehenengo eguna gogorra izan zen?
Guztiok: Bai.
Nora: Ez dakizulako zer topatuko duzun hor.
Ane: Autobusean itxaroten zeudenean,
frantsesak ikusten zenituen, gure zain eta oso urduri geunden, baina gero
konfiantza hartu genuen.
Nekane: Lehenengo egunean, beste ikaskide batzuekin
egon ginen oso gustua.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik...eta
frantsesak etorriko direnean zuekin kontatzen dugu haiek elkarrizketatzeko.
AMAIA FERNANDEZ eta JUANA ARAMBERRI (3.C)
No hay comentarios:
Publicar un comentario