2013/03/21

ANDONI, UR KIROLAZ



ANDONI, UR KIROLAZ
 



Aspalditik dago modan kirolaren bat praktikatzea, eta denetarik ikus daiteke baina ez da hain arrunta, gure artean gutxienez, waterpoloan aritzea eta, horregatik Andoni Ugalderengana hurbildu gara apur bat gehiago jakiteko asmoz.

Noiz hasi zinen waterpolo egiten?
12 urte nituenean.

Zergatik hasi zinen waterpolora jolasten?
Nire lehengusuak deitu ninduen jende gehiago behar zutelako taldean.

Nongoa da kirol hau?
Kirol hau Serbiakoa da.

Non jokatzen duzu?
Getxo waterpolo taldean jolasten dut, Faduran.

Lagunen batekin jolasten duzu? Norekin?
Bai, Iker Lafargarekin eta Endika Razkinekin.

Jarraitzeko asmoa duzu?
Bai!

Bizi ahal daiteke kirol hau eginez?
Bai, baina leku gutxitan, hemen ez.

Gustatuko litzaizuke handitan kirol hau egiten jarraitzea?
Bai, noski.

Gomendatuko zenuke? Zergatik?
Bai, oso dibertigarria delako eta lagun berri asko egiten dituzulako.

Besterik gabe, Andoni segi disfrutatzen uretan eta uraz urte luzez.

                    XABIER ORTEGA eta MIKEL MALLABIABARRENA (3.B)


    

      

   



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario