BILBOTIK MIARRITZERA… ETA
BUELTA!
2013ko Martxoaren 14an Miarritzera
joan ginen 2º eta 3º mailako frantseseko ikaskideekin eta Miren, Angela eta Nerea irakasleekin.
Bidaia autobusez egin genuen eta 2
ordu bidaia egin genuen.
Asier Aparicio, Mario
Palomar eta Iker Tamaio (3º DBH):
Biarritzeko esperientzia oso
ikusgarria izan zen. Bost hondartza
ikusi genituen:
1. “La
chambre d’Amour”.
2. “Plage
du Miramar”.
3. “La
grande plage”.
4. “Plage
du Port Vieux”.
5. “La côte
des basques”.
Eta beste bat ere dago: 6º “La milady”
Hondartza gehien gustatu zitzaiguna “La grande plage” izan zen. Herria ere
polita eta “petit” zen.
Jatetxe batean egon ginen jaten eta
70ko estiloa zeukan. “Nous avons déjeuner
un menu”.
Jendea adeitsua “aimable” zen eta leku bat bilatzen bagenuen laguntzen ziguten.
Miren Porres (3º DBH):
Biarritzera joatea asko gustatu zait. Lehenengo aldiz
horra joan naizela, ez nuen ezagutzen Biarritz eta oso polita izan da. Jan
orduan oso ondo pasatu dugu, jatetxe bat bilatzean, frantsesez hitz egin
genuelako.
Amaia Fernandez (3º DBH):
Jendea oso aberatsa dela iruditzen
zait. Dendak oso modernoak dira. Paisaiak ederrak.
Maialen Anakabe (3º DBH):
Oso ondo jaten zen eta frantsesez
nahiko ikasi genuen. Taberna baten bazkaldu eta “crêpe” bat hartu genuen postre modura.
Irla bat zegoen erdialdean eta hori
ikusgarria zen.
Eguraldi nahiko ona egin zuen baina
eguzkia dagoenean hobeto.
Naia eta Maite (3º DBH):
Bertako hondartza batean geundela
bigarren mailako batek jaten eman zien kalatxoriei, eta ehunka kalatxori
hurbildu zitzaizkigun.
Bertan geundela galeria batzuetara
joan behar ginen eta kaleetatik galdu ginen.
“Les galeries Lafayette”
ziren.
Behin Miarritzera heldutakoan,
hondartzak ikusteko buelta bat ematera joan ginen guztiok batera, eta gero “Les Galeries Lafayette” izeneko zentro
komertzialean utzi gintuzten aske, nahi genuena egiteko.
Momentu batean komunak bilatzen hasi
ginen. Azkenik “Toilettes Publiques”
izeneko seinalea topatu genuen baina ez genituen komun publikoak topatu.
Irati Martinez (2º DBH):
Horko jendea oso pijoa eta desatsegina
iruditu zitzaidan, baina dendak oso politak iruditu zitzaizkidan bakoitzak
gauza desberdinak saltzen zituztelako.
Eneko Ruiz (2º DBH):
Ni ez nintzen joan gaixorik
nengoelako, baina joatea gustatuko litzaidake. Kontatu didate, “crêpe” bat jan zutela eta hondartzatik
ibili zirela. Autobusean oso ondo pasatu zuten WhatsApp-arekin.
Irati Diez (2º DBH):
Bertan geundela, semaforo bat pasatu genuen eta botoi bat
sakatu genuen itxoiten geundela abisatzeko. Orduan, frantsesez zeozer esaten
hasi zen “Rougetito” edo eta harritu
egin ginen. Iker eta beste batzuek botoiari eman eta entzuten behin eta
berriro. Azkenean
Miren irakasleari galdetu zuten ea zer esaten zuen eta “Rouge Piétons” zen.
Julen del Olmo (2º DBH):
Ça a été super chouette !
Leire Vazquez (2º DBH):
Denbora guztian argazkiak ateratzen
egon ginen eta primeran pasatu nuen.
Frantsesekin hitz egin genuen eta
dendetan sartu jendearekin hitz egiteko.
Dani Mayer (2º DBH):
Oso ondo pasatu genuen eta espero dugu
errepikatzea!
Alazne Corral (2º DBH):
Okindegi batera sartu ginen eta lagun
batek txokolatezko ahate bat erosteko “un
cua-cua” esan zion. Geroago “Huitre” hitza ikasi genuen.
Errepikatu beharko genuke! Eguraldi
ona egiten duenean hobeto!
Iker Alonso (2º DBH):
Ni pentsatzen nuen hango neskak goapoak
zirela, baina guztiak itsusiak ziren.
Arraro iruditu zitzaidan zerbait
txarto egiten zenuenean frantsesek haserretzen zirela, hots da, guztiak oso
edukatuak dira.
Ia inor ez zekien euskaraz edo
gazteleraz hitz egiten, beraz beraiekin komunikazioa saila izan zen, baina
saiatzen ginen ulertzea elkar.
MIREN ETXEBARRIA eta ZENBAIT IKASLE
No hay comentarios:
Publicar un comentario