2013/04/10

GAZTEDI DANTZA TALDEA



GAZTEDI DANTZA TALDEA



Kaixo, gu 3. mailako ikasleak gara Izaro eta Aila. Maialen ikaskideari Gaztedi dantza taldeari buruzko elkarrizketa bat egin diogu, euskal dantzari buruzko gauza gehiago jakiteko.
Kaixo Maialen, galdera batzuk dauzkagu zure egiteko.
Maialen: Galde iezadazue.
Gaztedira derrigortuta ala gustatzen zitzaizulako apuntatu zinen?
Maialen: Nahi nuelako, gustatzen zitzaidan ikustea nola dantzatzen zuten, eta apuntatu ninduen amak.
Zenbat urte daramatzazu dantzan?
Maialen: Sei urtetatik nabil gaztedi dantza taldean.
Dantza asko ikasi dituzu?
Maialen: Bai, asko ikasi ditut, gainera taldez aldatu gaituzte eta jende nagusiagorekin gaude.
Zein da gehien gustatu zaizun dantza? Eta gutxien?
Maialen: Ez daukat gustukorik eta ez zait bat bestea baino gutxiago gustatzen.

Zenbat ikastoletako jendea batzen zarete bertan?
Maialen: Ikastola askotakoa, Santutxuko ikastetxeetako jendea dago, eta badaude Txurdinaga edo inguruko auzoetatik datozenak ere bai.
Jaietan dantzara ateratzen zarete?
Maialen: Bai, Gabonetan, inauterietan eta antzeko egunetan.
Nondik dantzatzen duzue?
Maialen: Gehienbat Santutxutik, eta urtean behin dantzari eguna ospatzen da eta herri desberdinetan dantzatzen dugu.
Nagusia zarenean dantzan jarraitu nahi duzu edo talde bateko irakaslea izan?
Maialen: Ez dakit zer egingo dudan, baina aurrera jarraitzen badut irakaslea izan naiteke.
Mila esker zure arretagatik Maialen.
Maialen: Ez dago zergatik.
                                                                                                                 AILA eta IZARO (3.B)
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario