KORRIKA TXIKIA 2013

Ikastetxe hauetako gela bakoitzeko
gure ikastetxeko bi ikasle sartu dira irakasleen laguntzaile. Euskararen aldeko
leloak bota, korrika laguntzen, ikasleekiko harremanak euskaraz mantentzen… eta
une oro euskararen aldeko jarrera positiboa lantzen aritu dira.
Solokoetxeko ikastetxearen ardura
erdiko pankarta eramatea izan da. Arazo tekniko batzuen erru hasieratik
bukaeraraino korrika txikiren bukaerako pankarta izan dira, baina modu zuzen
eta egokian jokatu dute une oro.

Megafonia ganoraz ez zebilenez gure
ikasleen lanak ez ziren behar bezala entzun eta bertsoak eta dantzak ezerezean
geratu ziren. Baina gure ikasleen ahalegina bikaina izan zen.
Ikastetxean huts handia nabaritu zen,
ikasle kopuru handia mugitu zen, 55 ikasle inguru kanpora ateratzean, sei
irakasle atera behar izan zen korrika txikiekin aritzeko, lar irteera baterako
kontuan izanik ikasleak ez zirela maila eta gela berekoak. Guk ere ikasi
beharko dugu.
Hurrengo korrikarako ondo eginak
kontuan izan eta gaizki egindakoak zuzendu.
MARIBEL
No hay comentarios:
Publicar un comentario