BERTSOLARIAK GURE ARTEAN
Aurtengo euskararen astean
bertsolariak izan ditugu gure artean. Bertsolari ospetsuak eta bertsolari hasi
berriak.
Goizeko saioan Xabi Paya, Amets Arzalluz
eta Jone Uria hurbildu zitzaizkigun.
Saioaren hasiera zertxobait atzeratu zen oholtza prestatzea ahaztu
zitzaigulako. Mikrofonoa martxan jartzea ere kostatu zitzaigun, baina mikrofonorik
gabe ere saioa abian jarri eta ikasleek primeran aritu ziren. Aditasuna
nabarmendu zen, bertsolariek zer esango zuten… adi-adi, mikrofonorik gabe aritu
ziren saio tarte batean. Gerora arazo teknikoak konponduta dotore eta alaiki
jarraitu zuten bertsotan.
Ikasleek aukeratutako gaiak ere agertu
ziren han. Eta urtero bezala, goizeko saioan DBH 1. Mailako bertso sariak
banatu ziren. Gurekin batera Karmelo ikastolako kideak egon ziren.
Hauek izan ziren gure ikastetxean
saritutako bertsoak:
Lehenengo saria: Ena Verhorst eta Izaskun Manero “Gure zorte ona”.
Hirugarren saria: Ixone
Tierra eta Uxue Elgorriaga
“Gelako haserrea”.
Aipamenak:
Jokin
Arriaga eta Aitor Cadierno
“Manifestazioa”.
Zorionerako bertsolari sarituak
taulara igo eta bertsolarien laguntzaz zein laguntzarik gabe beraiek sortutako
bertsoek bota zituzten publikoaren aurrean.
Arratsaldeko saioan Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Oihana
Bartra bertsolariak izan genituen gure artean. Oraingoan dena prest zegoen.
Arratsaldeko saioa normaltasunez hasi zen, baina kanpotik etorritako zenbait
kidek giroa nahastu zuten zertxobait.
Bigarren mailatan hauek izan ziren lan
sarituak:
Bigarren saria: Leire
Macarro “Euskara galdu”
Hirugarren saria: Izaro
Astui “Eztizen”
Bigarren saio honetan emozio negarrak
eta urduritasunak atera ziren bistara eta emozioz beteriko sari banaketa izan
zen.
Zorionak sarituei, eta animo partaide
guztioi!!!
MARIBEL
No hay comentarios:
Publicar un comentario