FERNANDO MORILLO, IDAZKETAREN
ABENTURA BIZIA
“Hasieran nik ez nekien zertaz hitz egingo
zigun idazle hark. Beraz, interes handirik piztuko ez zuen hitzaldi bat espero
nuen; baina oso gizon barregarria da eta guztiz kontrakoa eskaini zigun, barre
ugari”. (Enara 2.C)
“Nik uste nuen gainerako idazleak bezalakoa
izango zela, hau da, serio -serio, bere lanez hitz egin eta gure galderak
erantzuten.
Baina oker nengoen. Hasieran, ordenagailuko
programa batekin lagunduta berari buruz hitz egiten hasi zitzaigun (oso
despistatua baitzen). Bere gaztetako bizipen batzuk kontatu zizkigun, baita une
haietan sentitzen eta pentsatzen zuena ere (…)”. (Eider Larrizgoitia 2.B)
“…gustatu zitzaidana bere hitz egiteko
gogoak izan ziren, guk galdetu gabe berak hitz egiten zuelako eta beste mundu
batera joaten zela ematen zuen”. (Aitor Suarez)
“…Bere jarduna oso eramangarria izan zen (…)
Zuhaitzekin hitz egitea, katana erabiltzea, trena hartu eta edozein lekutan
amaitu… sinesgaitza da, ez du ematen benetan bere bizitza izatea”. (Haizea Bueno 2.B)
“Idazten hasi zenean, ez zuen idazten
lehiatzeko, baina bere lagun bat etxera joan zenean lehiaktzeko esan zion.
Morillok lehiaketa batzuetara bidali zituen bere liburuak eta sariak eman
zizkioten”. (Eneko Jauregi 2.B)
“Nola lortzen dituen ideiak gustatu
zitzaidan: banku batean eseri eta jendeak bizitza kontatzen ziola berak ezer
esan gabe; baita bere burua etengabe pentsatzen eta ideiak sortzen zaizkiola”.
(Uxue Ezkurra 2.B)
“Berarekin
egon ginen ordu hartatik gehien gustatu zitzaidana bere azaltzeko era, bere
hizkera izan zen. Jende askok, ni barne, beti pentsatu du euskara apur bat
zaharkitua dagoela, baina berriz ere kontrakoa eskaini digu”. (Enara 2.C)
“…bazekien gurekin hitz egiten eta ondo
espresatzen zen…”. (Jone Lara 2.C)
Eta orokorrean gehiengoari ez zaio gustatu
hitzaldiaren luzera, motza zelakoan. Talde batean bere ordua agortu eta bukatu
zen beste talde batekin egotera joan behar zelako.
Baina ordu beteko saioak izan ziren, nahiz
azken saioko ikasleentzat pixka bat luzatu zen. Ordurako bukatuta zegoen
hitzaldia, baina bere borondatez gelditu ziren zenbait ikasle eta ordu laurden
gehiago luzatu zen. Idazlea eta ikasleak oso gustura aritu ziren.
Noiz itzuliko da berriro?????????????
ZENBAIT
IKASLE (2.DBH)
No hay comentarios:
Publicar un comentario