2013/04/23

PROA



PROAra begira


 
Azken urteetan eskola arazoak dituzten ikasleentzat PROA proiektua aurrera eramaten ari da Institutuan eta bazkal ondoren klase batzuk eta, batez ere, laguntza jasotzen dute gazte batzuengandik. Batzuk dira arduratzen direnak baina gu haietako batengana jo dugu bere iritzia entzuteko. Hona hemen Irati esandako.

Zer ikasi duzu edo zer zaude ikasten?
Haur Hezkuntza ikasi dut eta orain Psikopedagogia bukatzen ari naiz.

Nota onak atera zenituen?
Bai.

PROAz aparte beste lanik ba ahal duzu?
Ikasturte honetan zehar Bertsolaritza irakaslea naiz 11 eskola desberdinetan.

Solokoetxe ikasi zenuen?
Bai.

Ikasleek zerbait galdetzen dizutenean gogoratzen edo egiten dakizu?
Gauza asko bai, gehienak.

Irakasle gehienak ikasten zenutenekoak dira?
Batzuk bai, baina asko berriak dira.

Ikasleak PROAra doazenetik notak hobetu dituzte?
Batzuentzat baliagarria da eta besteentzat ez. PROA ordua aprobetxatzen dutenentzat notak hobetzeko balio du.

PROAko ikasleek, benetan, lan egiten dute PROAn?
Denetarik dago, baina orokorrean hobetu daiteke.

Gustatzen al zaizu PROAn aritzea?
Gauza batzuk ikasitakoarekin lotuta dago eta praktika hartzeko ere balio du.

Zer moduz konpontzen zara ikasleekin?
Guztiok bezala gure gorabeherak ditugu, baina orokorrean nahiko ondo pentsatzen dut.

Zuk ere zerbait ikasi duzu ikasleengandik?
Noski, pazientzia izatea eta adin horretako gazteak hobeto ulertzen ditut orain.

Mila esker Irati nire galderei erantzuteagatik eta PROAn ondo pasatuko duzula espero dut.
 
          HAIZEA BUENO (2.DBH)

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario