STEAM
(Science Technology Engineering Arts Maths)
EMAKUMEAK
4. mailan
Kultura Zientifikoa lantzen duten ikasleek bigarren ebaluketa honetan zehar
STEAM EMAKUMEAK proiektua egin dute.
Proiektu honen bitartez ikasleen artean eta batez ere neskeen artean bokazio
zientifikoak eta teknologikoak bultzatzeko premia ikusi ahal izan dugu.
Frogatuta dago emakume gutxiagok aukeratzen dituztela lanbide
teknologikoak, emakume gutxiagok egiten dutela lan mundu zientifiko eta
teknikoan, garrantzi gutxiagoko postuetara heltzen direla emakumeak eta
garrantzi eta maila bereko postuetan soldata baxuagoak jasotzen dituztela.
Egindako proiektuari esker hurrengo helburuak lortu ditugu:
- Hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak ikusi.
- Neska-mutilek STEAM lanbideen berri izan.
- Herrialdearen garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean lortu beharraz kontzientziatu.
- Teknologiako ikasketen inguruan sentsibilizatu eta haietara bideratu.
- Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtu eta haiei balioa eman.
- Gizartean dauden estereotipoak ezagutu, ikasketak aukeratzeko unean eraginik ez izateko.
Proiektua
bukatzeko historian zehar izan ditugun eta gaur egun oraindik ditugun zenbait
STEAM emakumeei buruz ikerketa txiki bat egin dugu, bakoitzaren bizitzan
ikusitako datu esanguratsuenak aukeratuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario