2018/03/19

BIBA VOI


“BIBA VOI” ANTZERKI SAIOA

Pasa den ostegunean, martxoaren 15ean, institutuko areto nagusian eta euskara asteko ospakizunen artean aurkeztu zen “Biba voi” antzezlana. 

Egilea Mikel Martinez aktorea da eta Dario Foren eta Franca Rame senar-emazteen testu batzuk aukeratu ditu, antzerkigile italiarroi egindako omenaldi gisa. Berak eta Irati Agirreazkuenagak daramatzate eszenara testu horiek, bai irakurraldi dramatizatuaren bidez, bai bakarrizketa antzeztuetan. Pistolaren Begi Zuri Beltzak, Misterio Bufo, Anarkista baten ezusteko heriotza, Tutta casa, letto e chiesa... Testu zorrotz eta zirikatzaileekin gozatzeko aukera aparta.

2016ko urrian joan zitzaigun Dario Fo, eta Franca Rame 2013ko maiatzean. Bi antzerkigile handi horien ironiak eta salaketek gaurkotasunik ez dute galdu. Inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke gaur egun.

Batxilergoko ikasleei zuzenduta egon zen eta isilean jarraitu zuten gazteek.


   


   


No hay comentarios:

Publicar un comentario