2018/03/24

LUTHERIA TAILERRA


LUTHERIA TAILERRA BISITATZEA
BELE Bilboko Euskal Lutheria Eskola

Abenduaren 15ean 1.mailako ikasleak eta irakasle batzuk Lutheria tailerrera joan ginen. Metroz joan ginen Institututik Sarriko aldera, Luthergintza tailerra Bilboko Kontserbatorioan dago.

Heldu bezain laster, Luisek (eskolako irakasle batek) ongi-etorria eman zigun eta hall-ean bertan azalpen txiki batzuk eman zizkigun. Bele eskolara jaitsi baino lehen 4 taldetan banatu ginen, lau espazio desberdinetan sartzeko:


  1.  Soinuaren ezaugarriak ezagutzeko gela. Akustikako makinak eta abar.
  2. Konponketa gela.
  3. Barnizatzeko gela.
  4. Harizko instrumentuak.egiteko gela.


Lutheria Eskolak BELE du izena, hau da, Bilboko Euskal Lutheria Eskola eta estatuko eta beste herrialde batzuetako ikasleak etortzen dira ikasten. 4 urteko ikasketak dira.Tokia bertako ikasleek erakutsi ziguten eta oso interesgarria izan zen. Oso majuak eta sutsuak izan ziren eta guztiok nabaritu genuen euren lanarekiko pasioa.

Ikasleak eta irakasleok asko disfrutatu eta ikasi genuen bisita honetan. Errepikatzeko modukoa pentsatu barik!!!

     

     

      




No hay comentarios:

Publicar un comentario