ANDONI LLOSArekin solasean
2017-18ko ikasturte honetan, eta zehazki,
Bio-Geo-ko arloan materiaren nortasuna zela eta, taldeka jarri eta bakoitzak
gure inguruko gai bat jorratzea erabaki genuen. Geroago, Bilboko Zientzia
Azokan, gure ikerketa aurkeztuz eta ondorioak azalduz.
Horrela ba, Zientzia Azokan aurkezteko gaien
artean, Bilboko inguruetako txoriena nabarmendu zen. Gai hau lantzeko, gure
irakasleak profesional batekin hitz egin genezan SEO eta BirdLife -ko ordezkaria
den Andoni Llosa ekarri zigun eta berak lagundu ahal zigun horretan lana hobetuz.
Andoni, euskarazko irakaslea izan zen eta bere
betidaniko naturarekiko pasioa ogibidea bihurtu zuen. Horrela SEO BirdLife
(Sociedad Española de Ornitologia)
erakundearen partaidea egin zen, eta elkartearekin
lan egitera pasatu zen eta gaur gai honen aditua da.
Ordu bat egon zen gurekin eta txoriei buruzko
informazioa eman zigun, besteak beste, hegaztien mokoen edo hanken
desberdintasunak funtzioen arabera, emigrazio motak, hegan egiteko erak, etab
azaldu zizkigun. Izan ere, Euskal Herrian ikusi ahal diren txorien artean
desberdintasun asko eta oso nabariak daude ekosistema eta bizimoduaren arabera.
Geroago, klasea bukatu ondoren, lehen aipatu dugun
taldearekin joan zen txorien zenbatzeko moduak etab. praktikan jartzeko. Gainera,
SEO BirdLife-ko gida txiki bat eman
zigun hegaztien informazioarekin.
Gure iritziz oso
interesgarria izan zen eta ez genekizkien gauza asko eta asko ikasi genituen,
adibidez, txorien behaketa egiteko metodo desberdinak eta, gainera, txoriak
behatzeko bolondres egiteko konbentzitu gaitu.
OIER ILLERA eta KEVIN BILE (1. batxiler)
No hay comentarios:
Publicar un comentario