COCA COLA LANTEGIA BISITATZEA
Pasa den ostegunean, martxoaren 15an,
batxilergoko ekonomiako ikasleek Galdakaon dagoen Coca Cola lantegia bisitatu
zuten produkzio prozesua ikusteko eta nola funtzionatzen duen industriaren
erreferente bat ikasteko.
Coca Cola, Estatu Batuetan sortu zen
farmazia batean jarabe bat bezala, asmatzaileak formula berezi bat sortu zuen
eta gaur egun arte ezkutuan mantentzen da. Egia esanda, Galdakaoko lantegiak
Irlandatik jasotzen du “jarabe magikoa”
multzoka eta hemen zatitzen da eta botilan sartzen da.
Horrez gain, atzerrian ere
plastikozko botilak erosten dira baina txikituta oso espazio gutxi okupatzeko,
eta gero hemen molde batean airea sartzen zaie beharrezko forma lortzeko.
Galdakaoko lantegia 1956an sortu zen
eta pixkanaka handitu egin da 100000m² eta 1000 langiletik gora izan arte. Bere
berezitasun bat da botila mota ezberdin batzuk erabiltzea baina, batez ere,
birziklatzea, eta horrela posible da botila modelo batzuk 70ren bat aldiz
erabiltzea.
Coca Colaz gain, beste hainbat edari
fabrikatzen du, hala nola Acuarius, Fanta, Nestea… eta hori da guk ikusi duguna,
nola sartzen diren botilak, nola garbitzen diren, akatsen bat daukatenak nola
baztertzen diren, botilak nola betetzen diren…
Interesgarria izan da sarritan
kontsumitzen dugun produktu baten produkzioa nolakoa den ikustea eta, baita
industria norantz joaten den ere. Den-dena automatizaturik dago eta langileek,
batez ere, prozesua kontrolatzen dute eta arazoren bat dagoenean makinak
konpondu… zeren eta prozesua ezin da inoiz gelditu!
Irakaslea
No hay comentarios:
Publicar un comentario