SOLOKOETXEKO 1. PINTXO LEHIAKETA
Asteartean, martxoak 20, Solokoetxek prestatutako 1. pintxo
lehiaketa antolatu zen. 10etan izan zen lehenengo zikloarentzat pintxoak
prestatzeko ordua. Beraz, 1. solairura jaitsi eta han, lehiaketaren
antolatzaileek jarritako mahai batzuetan, prestatu zuten gela bakoitzean
aukeratutako bikoteek bere pintxoa.
Arau batzuk errespetatu behar ziren, etxetik ekarri behar
genituela osagaiak eta 3 kolore izan behar zituela, gure ikurrinakoak hain
zuzen ere. Beste gauza batzuk ere baloratzen ziren, hala nola, kilometro 0-ko
produktuak erabiltzea, pintxo osasuntsua izatea...
Pintxo hotza zenez, oso gutxi iraun genuen sukaldatzen eta
bukatzerakoan, mahai batean jarri genituen guztiak, non epaileek lehen aipatu
ditugun ezaugarriak bete genituen konprobatu zuten, dastatzeaz aparte.
Egun ona izan zen, eta itxuraz oso ondo pasatu genuen.
Elene Ranero eta Garazi Oñate
1. ZIKLOA
2. ZIKLOA
No hay comentarios:
Publicar un comentario