EUSKARAREN ETXEAN
Otsailaren 20an Euskararen Etxera
joan ginen DBH-ko 2.mailako ikasleok eta gauza asko ikasi genituen euskararen
inguruan. Hasteko, euskararen jatorriari buruzko informazioa azaldu ziguten. Bi
tailer desberdin egin genituen, bat Mikelekin eta bestea Jeniferrekin.
Mikelekin bide luze bat ikusi genuen Euskal Herrian dauden euskara ezberdin
batzuen inguruan (euskalkiak) eta euskararen hedapena eta hitz batzuen
jatorriari buruzko ariketa batzuk ere egin genituen denon artean. Honen ostean,
asmakizun bat egin genuen eta lehenengoan asmatu genuen. Gero, beste
klasekoekin trukatu ginen eta haiek guk egindako tailerra egiten hasi ziren guk
haiek egindako tailerra egiten genuen bitartean.Tailer horretan txapelketa
batean sartzeko komiki baten bunbuiloak bete genituen. Bukatutakoan, aurreko
plazan batu ginen denok eta gero metroa hartu genuen institutura bueltatzeko.
Guri txango hau asko gustatu
zaigu,baina gehien gustatu zaiguna komikiarena izan da, bikoteka egiten utzi
zigutelako.
Maider eta Irati (2.A)
Asteartean, otsailak 20, Bilboko Euskararen
etxera joan ginen DBH-ko 2.mailako ikasleok. Metroa hartu, eta hara heldu
ginenean 2.B eta 2.A banandu gintuzten eta talde bakoitza iraskasle batekin
joan zen.
Lehengo, komiki txapelketa batean
parte hartu genuen eta sare sozialetan pribatutasuna edukitzea komeni dela
ikasi genuen. Gero, monitore batek euskararen jatorria eta hedapena zein izan
zen irakatsi zigun, Euskara Europako
hizkuntza zaharrena dela, ez dela beste hizkuntza baten ondorengoa, logika
erabiltzen dela hitz berriak sortzeko, herriaren araberakoa dela euskara hitz
egiteko modua… eta honelako hainbat gauza. Jolas bat ere egin genuen, hitz
konposatuak asmatzekoa, oso erreza izan zen eta izugarri ondo pasa genuen eguna.
Espero dut honelako asko egitea!
Garazi Oñate (2.B)
No hay comentarios:
Publicar un comentario