2018/03/24

ORTUA


SOLOKOETXEKO ORTU EKOLOGIKOA


SOLOKOETXEKO BHI-n, Eskolako Agenda 21 proiektuko hezkuntza jardueren baitan, produktu organikoen laborantzan  jarraitu beharreko kontzeptu eta balore iraunkor eta ekologikoen transmisioan lanean dihardugu. Ongarri kimikorik gabeko ekoizpen ekologiko batek izan behar dituen ezaugarriak jarraituz. Biodibertsitatea eta iraunkortasuna irizpideak sustatuz gure ortu ekologikoa egokitzen sahiatzen ari gara. Horretarako, aurtengo helburuen artean aipagarriena  ikastetxean sortzen ditugun hondakin gordinetatik abiatuta, konposta lortzea izan da.

       

2016-2017 ikasturtean institutuko baratzea sortu genuen, horretarako taulen batzuk terrazan kokatu ondoren ikasleekin landaketak egiten hasi ginen. Ikasturte honetan taulen gehiago erosi ditugu eta 3. eta 4. mailako ikasle batzuk baratzeko antolaketaz arduratzen dira.

        

 Zientzia proiektua aurrera eramateko hiru konpostgune sortu dira eta jantokian ezarritako birziklatze sistemaren laguntzaz konposta sortzeko behar ditugun lehengaiak, hots, hondakin organikoak, erabiltzen ditugu. 


Intsektuentzat guneak sortu ditugu baratzeko biodibertsitatea sustatzeko eta onuragarriak diren intsektuen ekintza hobetzeko. Udaberrian intsektuak gure insitutura hurbiltzea espero dugu eta horretarako haientzak erakargarriak izan daitezken egoitzak ortuaren inguruan estrategikoki kokatuta daude.


Ikasturte honetan ere aurreko ikasturtean egindako hobekuntza planatik ateratako zenbait eskaera kontutan izan ditugu ortuaren inguruan sortu nahi dugun ikasguneari etekin handiagoa ateratzeko. Eskola-baratzea ikastetxeko beste heziketa esparru erabilgarria bihurtu nahi dugu, horretarako lan egiteko gunetxo bat sortu dugu.  5 mahai handi  eta aulkiak ipini ditugu bertan ikasleek eta irakasleek ekintza desberdinak egiteko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario