GIZA FUTBOLINA
“Luis Briñaseko ahobiziak vs Solokoetxe/Kirikiño”
partiduaren kronika
“Partidazo”-a jokatu genuen. 3-1 galduta ere, dena eman genuen.
Izerdi-patsetan eta ubelduraz beteta amaitu genuen. Taktika eskasa eta indar
demasa erabiltzearen ajeak, nonbait.
Aurrelariek, batzuetan trabatuta ibili arren, jaurtiketa ugari egin
zituzten; baina, asmatu-asmatu... ba ez!. Portzierto, gure gol bakarra
Kirikiñokoek egin zuten.
Erdilariek pase onak egin zituzten, atzera zein aurrera.
Defentsa fin ibili zen, hainbat baloi itzuliz.
Eta atezainak gol bat (laugarrena litekeena) barrutik atera zuen bizkor-bizkor,
arbitroa konturatu gabe.
Baloia behetik jokatu behar zen eta... hori bai, gooooool bat
“arkoiris”-ari sartu genion.
Ondo pasatu genuen. Hurrengoan, hobeto. Gora euskara eta euskaraldia!
Izan ahobizi, izan belarriprest!
Solokoetxe BHIko gurasoak
No hay comentarios:
Publicar un comentario