2011/04/18

QATAR ETA BERE BIZIMODUA


   Qatar herri txiki bat da eta Asian, Pertsiar Golkoaren ondoan kokatuta dago. Orain arte herri musulman hau ez da oso ezaguna izan, Dubai edo Arabia Saudi askoz gehiago entzunda ditugu, baina 2022an Futbol Mundiala antolatuko dute eta hori lortzeko egin duten publizitateari esker herri hau modan jarri da.

   Doha hiriburua da eta Qatarreko popula-zioaren % 90a bertan bizi da. Beste herri batzuk ere ezagunak dira batez ere iparral-dekoak, baina oso biztanle gutxi daukate. Gainera bakarrik % 20a qatartarrak dira, beste guztiak Asia, Europa edo Amerikako langileak dira. Nahiz eta herri hau oso aberatsa izan, batez ere gasa eta petrolioari esker, gizarte honek kanpoko langileen beharra dauka, bai lan gogorrak egiteko
(Asiako etorritakoak) bai espezializatutako lanak egiteko (Europa eta Amerikakoak).

   Badaude bi faktore herri honen bizimodua baldintzatzen dutenak: eguraldia eta erlijioa.

   Eguraldiaren eragina dela eta urtearen erdia baino gehiagotan ezin da kalean egon gaua heldu arte. Hau aisialdian islatzen da eta zentro komertzialetan denbora asko igarotzen da. Hauek denetarik daukate, hain zuzen ere izotz gaineko irristatzeko pista bat, umeentzako jolasak, dendak, jantokiak eta, noski, aire girotua.

   Beste aldetik erlijioak jendearen bizimodua zuzentzen du. Egunean zehar 5 aldiz otoitz egin behar dute eta bat gauez izango da. Meskitatik otoitz egiteko deia entzuten da eta herria prestatuta dago horretarako, adibidez zentro komertzialetan gela bereziak daude non emakumezkoek alde batetik eta gizonezkoek bestetik erlijioa praktikatzen dute.


   Biztanleen janzkera oso berezia da. Gizonak zuriz eta emakumeak beltzez janzten dira eta emakumearen tunika honi abaya deitzen zaio. Abayaren azpian arropa arrunta daukate, gurea bezalakoa, baina hori bakarrik emakumezkoek ikusi ahal dute, gizonen aurrean inoiz ez dute kenduko. Honez gain, orokorrean, beloa eramaten dute. Honek estali ahal du ilea bakarrik, buru osoa begiak izan ezik edo buru osoa salbuespenik gabe. Erabaki hau hartzeko faktore asko kontutan izaten dira: emaku-mearen mentalitatea, familia, senarra…

   Honekin lotuta aipatu beharrekoa da gizon bakoitzak 3 emakume eduki ahal dituela, orokorrean zenbat eta diru gehiago izan gero eta emakume gehiago, kontuan izanda ere emakume bakoitzarekin lauzpabost seme-alaba daukatela.

   Emakume eta gizonen arteko erlazioak oso bereziak dira. Txikitan ikastetxean nahastuta daude, baina 12 urte betetzen dutenean neskak gela batean egongo dira eta mutilak beste batean. Unibertsitatera joateko unean berriro elkarrekin egongo lirateke baina ikasle gutxik ikasketa unibertsitarioak burutzen dituzte.


   Amaitzeko gustatuko litzaidake kirola aipatzea. Ondo ikusita egon arte gutxi praktikatzen da, gizarte sedentarioa da eta honek dakar osasun arloan daukaten arazo nagusietariko bat: loditasuna. Emakumezkoen artean, batez ere, ariketa fisikoa egiteko ohitura eskasa da eta hori aldatzeko atzerritarren talde batzuk emakumezkoentzako ibilaldiak eta lasterketa antolatzen dituzte.


                                                                                    ELENA NECHES

No hay comentarios:

Publicar un comentario