2011/04/12

BILBAO KLASIKOTIK PASEATZEN



Kaixo gu kultura klasikoko ikasleak gara, eta izenak esaten duen bezala kultura klasikoa ikasten dugu: Grezia eta Erroma gehien bat. Hori dela eta aurreko egunean Bilbotik buelta bat eman genuen garai hartako zenbait adibide ikusteko asmoz. Denetarik ikusi genuen, eskulturak, arkitektura, baita ikurrak ere. Egia da adibide horiek ez zirela benetan garai hartan sortuak izan baina hala ere garai klasikoko artea eta mitologiaren erakusgarri argiak dira.
Hobeto uler dezazuen Bilbo klasikoa ezagutu dezazuen asmoz hemen utziko dizuegu ibilaldiaren adibide bat.
1.    BERREGIEN MUSEOA bisitatu genuen zeren eta garai klasiko eta Errenazimenduko eskultura famatu askoren kopiak daude hor, adibidez Samotraziako garaipena, Michelangeloren Moises…
2.    ARRIAGA: Arriagako eraikinean, Atlasen 7 alabak ikusiko ditugu, Atlantidak, Zeusek konstelazio bihurtuak. Maskarak ere ikusi genituen; maskarak, plazetan eta antzerkietan jartzen ziren antzezpenetan, aktore berberak paper bat baino gehiago antzezteko erabiltzen ziren. Arriaga antzokian, kanpoaldean, 9 musak daude (Klio, Kaliope, Melpomene, Talia, Euterpe, Polimnia, Erato, Terpsikore eta Urania). Arriaga plazaren ondoan dagoen eraikin baten goialdean, Ave Fenix baten eskultura dago. Fenixa mitologiako hegazti bat da, arranoaren tamainakoa; hego laranja eta gorriak ditu, piku gogorra eta azazkal luzeak eta bere errautsetatik berpizten zen behin eta berriz.
3.    ARENALA: Bertan 3 eskultura ikus daitezke:
·         Pan: Brontzezkoa. Aurpegi bizartsua eta animali itxura du. Gorputz iletsua, baina alamedako eskulturak ez du mitologia errespetatzen mutil eder baten itsura baitauka. Tu-tu bateko txirula jotzen ageri da.
·         Baco: Ardoaren eta antzerkiaren jainkoa. Mahats sorta bat du eskuan.
·         Tritoneak: Neptunoren kortejuen partaideak (erdi gizon erdi itsaso-zaldiak dira).
4.    UDALETXEA: bertan eskultura pare bat eta arkitekturako kolo-mak ikusiko ditugu. Eskulturan Legea (ezpatarekin) eta Iustizia edo Temis (Justiziaren eta zuzenbidearen jainkosa, ezpata eta balantza eskuetan) agertzen dira.
5.    GRAN VIA:
·         BBVAren gainean Hermes (jainkoen mezuari eta merka-taritzaren jainkoa) jainkoaren eskultura 1922an eraikia.
·         Espainiako bankuko kolomak eta kariatideak.
·         Farmazia gainean, 8. atarian Asklepioren (medikuntzaren jainkoa) ikurra dago (kadu-zeoa eta bi suge).
·         SHC bankuko Minerva (jakinduriaren jainkosa) jainkosaren brontzezko eskultura, 1950ean egina.  
6.    FORU JAUREGIA: Bi grifo (erdi-arrano erdi-lehoia) ikus daitezke; hauek Apoloren altxorrak babesten zituzten.
7.    MIGUEL DE UNAMUNO INSTITUTOA: Atenearen (jakinduriaren jainkosa) eskultura dago, 1926an egina. Hontza eta olibondoa Bertendona kalean dago kokaturik. Institutuaren eraikina ere egokia da miresteko.
8.    NAFARROA KALEA: taberna baten gainean, Atlasen (mitologia grekoko erraldoia, Klimenes eta Japetoren semea) eskultura ikus daiteke. Atlas Zeusengatik munduko Bizkar gainean eustera zigortu zuen betirako.

GARAZI CADIERNO, ANE LANDETA, IRATI ELORDUI ETA GARAZI OÑEDERRA


 




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario