IRATI OZAETA, UDAL SARIAREN IRABAZLE
Solokoetxen bost urte daramagu Agenda 21eko proiektuan sarturik eta azken bi urteetan Kontsumo arduratsuaren gaia jorratzen. Ekintza mota asko egin ditugu honen inguruan, batzuk curriculumaren barruan eta beste batzuk curricu-lumetik at. Aurten Udal diagnostikoaren faserako pentsatu genuen Bilbo -gure hiria- aztertzea eta ildo honetatik hainbat ekintza garatzen joan gara, besteak beste hurrengoak: | ||
· Bilboko antzinako argazkiak ikusi, agendako laguntzaile taldearekin. · Bilbon zehar ibilaldi bat egin argazkiak ateratzen, antzinako eta gaurko hiria konparatu eta gero Udaletxera gure eskari eta konpromisoak eraman ahal izateko, hau ere agendako laguntzaile talde txiki batekin. · Eta azkenik 3.DBHko ikasleei etorkizuneko hiri jasangarri baten irudikapena egitea proposatu genien. Horrela udal mailan konbokatutako irudi lehiaketa batean parte hartuko zuten. Eta hau poza gure Irati Ozaeta lehiaketa honen sariaren irabazle jakin izan dugunean. Kaixo Irati jakin izan dugu agenda 21ekin erlazionaturik sari bat irabazi duzula. Kontatu ahal diguzu zer dela eta? Zer egin duzu? 3.mailako ikasle guztiok “hiri jasangarri” baten irudia egin behar izan dugu, eta gero Bilbo mailan antolatutako lehiaketa batean parte hartu. | ||
Zeinek proposatu zizun lehiaketa honetan parte hartzea? Alaznek, plastikako irakasleak, proposatu zigun 3.mailako guztiei. Lehenbizi gelako lan bezala, baina baita Agenda 21eko proiektu-aren lehiaketan partaide izateko ere. Zein irizpideak jarraitu dituzu irudi hori egiteko? A4 tamainako lana izan behar zen eta hiri jasangarriaren ezaugarriak argi adierazi. Ezaugarri hauek ondorengoak izanik: energia berriztagarriekin hornituta, aisialdi-rako eremuak eduki, garraio ez kutsako-rrak... | ||
Zer irabazi duzu? Eta nola sentitzen zara? Ez da izan betiko estiloko saria. Badirudi datorren ikasturtean, 2011-12ko udal agenda-ren azalean agertuko dela nik egindako irudia. Benetan pozik nago. Uste duzu zeozer ikasi duzula? Lehen ez nekien ondo zer zen jasangarritasunaren kontzeptua. Orain uste dut hobeto ulertzen dudala. Irudia egiteak ere pentsarazi dit nolako hirian gustatuko litzaidake bizitzea. Eta nire eskuetan badagoela zeozer egitea. Zorionak Irati!!!!!! Agenda 21eko arduraduna |
No hay comentarios:
Publicar un comentario