AUZO DIAGNOSTIKOA
2010-2011 ikasturtean zehar gure ikastetxean landutako gaia: “Kontsumo arduratsua: ELIKADURA eta BALIABIDE NATURALAK” Aurten Zuriñe Garcia -2.mailakoa- eta Nagore Cuesta -3.mailakoa- izan dira Udal foroko ordezkariak. Egoeraren azterketa | |
Ikastetxe mailan hamaiketakoaren ikerketak adierazten du: · Ikasle askok –erdia baino gehiagok- ekartzen du zerbait jateko jolastorduan. · Horietatik soilik %31 da freskoa (fruta) edo gordina (fruitu lehorrak…). · Ia erdiak hamaiketako industriala ekartzen du; hau da, galletak, paketetxoak, zerealak, zukuak, barrita energetikoak. | |
· Beste erdiak berriz, etxekoa: sanwitxak edo bokatak. · Gehigarriak dituzte ea guztiek: gatza, azukrea, txokolatea, ketxup… · Kontsumitzen diren produktuak, erdia baino gehiago kanpokoak dira. Ez dira sasoiko produktuak. · Bilgarriei dagokienez gutxien erabiltzen dena berrerabilia da; erabilpen maila ertainean banakako bilgarria da. Eta honen ostean gehien erabiltzen dena familiarra da, hau da, aluminiozko papera. Mailaren arabera ere nabaria da aldaketa. Auzo mailan egindako ekintzen bitartez hauxe ondorioztatzen da: · Lehen auzoan bertan egiten ziren erosketak. · Jendeak etxetik poltsak eramaten zituen. · Produktu fresko asko erosten ziren. · Maiztasun handiz egiten ziren erosketak eta esnea eta ogia egunero; etxeetan hozkailurik ez baitzegoen. · Janariak ez zuen ea bildukirik. · Gehienek uste dute osasuntsuagoa zela lehengo janaria. · Bertako eta sasoiko produktuak ziren jaten zirenak. · Asko aldatu dira auzoa zein hiria. · Etxe asko eraiki dira, populazio gehiago bizi da bi lekuetan. · Trafikoa bereziki handitu da eta honekin batera errepideen kopurua eta tamaina ere. · Supermerkatuak dira orain erosketa gehienetarako erabiltzen diren dendak. Gure aldetik 10/11eko UDAL FOROAN konpromiso hauek hartzen ditugu: Gelan: - Paperaren berrerabilera bultzatu bandeja toki adierazgarrian jarriz. - Hondakinen banaketa egiten jarraitu. - Puntu Berdearen garrantzia azpimarratu Agendaren aldeko berriak ipiniz. - Gelako materiala errespetuz tratatu gehiago iraun ahal izateko. - Aparatu elektroniko eta telefono mugikorrak ez erabiltzen. - Hamaiketako ekologikoaren ekintzan parte hartuko dugu: · Janari fresko edo etxeko gehiago ekartzen. · Berrerabilitako ontzietan ekartzen. Gela barruan aurreko puntu biak astean behin neurtu. Ikastetxean: - Orain arteko energia, ura eta paperaren kontsumo arduratsua bultzatzen jarraituko dugu. - Sortutako taldeen (AE21eko laguntzaileak, Talde Berdeak, Birziklapen arduradunak) lana dinamizatu. - Txoko Berdeari garrantzi handiagoa eman. - Plastikozko tapoiak bildu elkartasun ekintza bat bultzatzeko. - Ikastetxe mailan edozein ekintzan (klaustroak, beste bilerak…) jateko zerbait eskain-tzen denean hamaiketako ekologikoaren puntuak betetzen saiatzea. Familietan: - Hamaiketako osasuntsuago egiteko informazioa pasatu. - Hamaiketako osasuntsu horretan parte hartzen seme-alabak animatu eta lagundu. - Eguneko esneari buruzko informazioa banatu, horren kontsumoa bultzatuz. Auzoko diagnostikoa egin eta gero, hauxe da udalari eskatzen dioguna:
Kanpainak egin eta baserritarren produktuak saltzeko azokak antolatu. Sasoiko produktuen taulak udal-merkatu guztietan ipintzen.
Supermerkatu handien kopurua mugatu, denda txikiei aukera emanez.
Eskoletan, telebistan, irratietan kanpainak egiten. | |
Batez ere auzoetan espazioa dagoen lekuetan baimena eman ortuak egiteko.
Horretarako zarama organikoa banatzeko behar den azpiegitura antolatu.
| |
garraio publikoaren alde kanpainak etengabe egiten jarraitu. AGENDA 21 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario