ETA ZUK NOLA EROSTEN ZENUEN...?
ETA ZUK NOLA EROSTEN ZENUEN GURE ADINA ZENUENEAN ? TOMASA -64urte, zerbitzaria,18 familian- LUIS -72urte, torneroa, 8 familian- KORO -65urte, astoarekin esnea banatu, 5 familian- JUAN -49urte, eskolara joan eta etxean lagundu, 7 familian- ALBERTO -46urte, ikastolara joan, 3 familian- KEPA -75urte, Telefonikako interbentorea, 6 familian- ROSA -82urte, jostuna, 6 familian- 1. NON ETA ZENBATERO EGITEN ZENITUEN EROSKETAK? ZE PRODUKTU MOTA KONTSUMITZEN ZENUEN GEHIEN? TOMASA Goiko elizaldean eta astean behin. Garbantzuak, arroza, azukrea, olioa, gatza… LUIS “Ultramarinos” deitutako dendetan. Ez zegoen gaur egun bezalako super-merkaturik. Egunero joaten zen janaria erosten. Ogi asko erosten genuen ere. KORO Etxeko animaliek ematen zutena eta ortuan zegoena kontsumitzen genuen. JUAN Auzoko dendetan egiten genituen erosketak eta gehien kontsumitzen genuena ogia eta esnea ziren. ALBERTO Ultramarinoen dendetan. Esnea eta ogia egunero okindegian erosten genituen. KEPA Egunero egiten genituen erosketak eta produktu freskoak ziren. ROSA Erriberako merkatuan erosten genuen eta egunero. Arraina,okela,fruta eta barazkiak. 2. ESTALKIRIK AL ZUTEN PRODUKTUEK? ZELAN ERAMATEN ZENUEN ETXERA? TOMASA Estalkia papera izan ohi zen. Eskuetan edo zaldi gainean eramaten genituen. LUIS Gutxi ziren bilduta ematen zizkiguten produktuak. Garbantzuak, diliste-tarako…zu zeuk etxetik eramaten zenituen poltsatan sartzen ziren. Esnerako ere etxetik eramaten genuen ontziren bat. Atuna, sardinak latetan zeuden. KORO Egunkarien orriekin biltzen ziren erosketak. JUAN Ez zeukaten estalkirik eta etxeko otzaran eramaten genituen. ALBERTO Ez zeukaten estalkirik eta oihalezko poltsa handi batean eramaten genituen. KEPA Produktu gehienek ez zeukaten estalkirik eta oihalezko poltsetan eramaten genituen. ROSA Orduan estalkirik ez. Paperean batzen zen guztia eta etxeko poltsan sartzen genuen gero. 3. PRODUKTUEN KALITATEARI ETA FRESKOTASUNARI DAGOKIONEZ…ZER DERITZOZU? TOMASA Arrainak esate baterako, ez dira lehengo modukoak. Freskoagoak ziren. LUIS Freskoak baziren, baina ez zegoen hozkailurik gorde ahal izateko. KORO Lehengo produktuak kalitate handiagokoak ziren gaurkoak baino. JUAN Orokorrean kalitate handiagokoak ziren eta freskoagoak. ALBERTO Barazkiak batez ere askoz hobeagoak ziren. KEPA Hurbileko elikagaiak ziren eta horregatik freskoagoak oraingoak baino. Janari freskoa soilik erosten genuen. ROSA Kalitate handiko janaria zen; batez ere arraina. 4. ZEIN ELIKATZE MOTA USTE DUZU DELA KALTEGARRIENA INGURU-MENERAKO? ZERGATIK? TOMASA (ez du erantzun). LUIS Gaurko elikatze mota esango nuke. Plastikozko botilak, galletak…, batetik estalki gehiegi dituztelako eta bestetik industrialagoak izateagatik. KORO ez dakit. JUAN Oraingo elikatze mota kaltegarriagoa dela esango nuke. Lehengo produktuak naturalagoak eta estalkirik gabekoak baitziren. Lehen nork bere otzara eramaten zuen, orain aldiz dendetan hartzen ditugu poltsak eta erosketan guztietan. ALBERTO Gaur egungoa kaltegarriagoa da plastiko larregi erabiltzen delako. KEPA Kanpoko elikagaiak dira kaltegarrienak garraiatzean kutsadura sortzen dutelako. Horrez gain hemengo nekazaritza galtzen gabiltzalako. ROSA ¿????? |
Egileak: Amaia Bosque, Nahia Elordui, Garazi Olarieta, Naiara Herreros, Maitane Vazquez, Leire Etxebarria eta Nagore Cuesta. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario