KOIKILI, BERE AMETSA BETETA
Denok dakigun bezala pasa den martxoaren 28an Koikili, Athleticeko jokalaria, etorri zen bere proiektuan lan egitera 2.mailakoekin. Aldizkarikook egindako elkarrizketa eskainiko dizuegu hementxe bertan: 1. Nola bururatu zitzaizun futbol jokalaria izatea? Betidanik kirolak asko gustatu zaizkit, baina egia da futbolak gehien erakartzen didan kirola dela. | ||
Lagun batzuen bidez sartu nintzen nire lehenengo futbol taldean eta urteak pasa ahala talde askotatik pasa nintzen Athletic-en bukatu arte. 2. Zein beste kirol duzu gustuko futbolaz aparte? Kirol gehienak ditut gustuko, baina egia esan uretako kirolak, surfaz eta arraunaz aparte, ez zaizkit asko gustatzen eta golfa ere, ez dut oso gustuko. 3. Ezker hegoaldeaz jokatzen duzu, baina zein da zuri gehien gustatzen zaizun postua? Egia esan futboleko xarma golak sartzean dago, eta jokalari guztiek golak sartzea dugu buruan, beraz aurrelari moduan jokatzea gustatuko litzaidake. 4. Athletic-en norekin duzu harremanik estuena? Jokalari guztiekin daukat harreman estua, baina jokalari guztien artean harremanik estuena Iraizoz, Toquero eta Igor Martinez-ekin daukat. | ||
5. Zer egiten duzu zure aisialdian? Zoritzarrez, ez daukat aisialdi askorik, baina niretzako denbora daukadanean mendira perretxiko bila joatea gustatzen zait, baina baita lagunekin zinemara edo ekintza kulturaletara joatea gustatzen zait adibidez, antzerkira joatea. 6. Espainiako selekzioa deituko bazintu baietz esango zenieke? | ||
Deituko banindute nik baietz erantzungo nieke, profesionaltasunez, baina sentimenduz ez nintzateke joango. 7. Zer iruditzen zaizu San Mames berria? Oraindik itxaron beharra daukagu San Mames berria ikusteko, beraz ez daukat iritzi askorik San Mames berriari buruz. Egia da, San Mames estrukturalki nahiko zahartua dagoela, baina bertako giroa edo arima ezin hobea dela. 8. Zelan aritu zinen borroka greko-erromatarrean? Nahiko ona nintzen, eta Espainiako hiru txapelketetan lehenengo postuan gelditu nintzen. Eta Europako txapelketan hamaikagarren postua lortu nuen hamazazpitik. 9. Zergatik utzi zenuen borroka greko-erromatarra? Kirol honek irteera askori ez dauzkalako, ez delako oso ezaguna. Eta horretaz aparte, nire futboleko taldeak borroka uztea eskatu zidalako. 10. Historiaz asko dakizula irakurri dugu, nolatan ikasi zenuen hori? Batxilergoko azkenengo urtea ez zen oso ona izan eta selektibitateko notak ez zidan ematen nahi nuena ikasteko. Institutuan irakasle batek historiarako jakin-mina piztu zidan, beraz hori ikastea erabaki nuen. Eta urteak pasa ahala nire interesa historiagatik handitu egin zen, horrela karrera bukatu arte. Usue Miyar eta Ane Inés Landeta (3ºB) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario