2011/04/12

ANTZERKI MUSIKALAK ETA DISTIRAZANK



  
HARRAPAZANKek lortu duen arra-kasta ikusita, aurten  Distirazank eta Dantzazank lehiaketak egingo dira. Lehiaketa horietan arterako, musika-rako eta dantzarako dituzten gaita-sunak erakutsi ahal izango dituzte gazteek.

DISTIRAZANK

 
Distirazank talentuen lehiaketa da. Nesken eta mutilen originaltasuna eta sormena bultzatzea eta sustatzea du helburu. Era guztietako jarduerak aurkez ditzakete taldeka: antzerkia, magia, zirkua, musika-emanaldiak, bertsoak, playbackak eta abar.

   Lehiaketaren bigarren edizio honetan 12 taldek eman zuten izena, eta horietarik zortzi finalera iritsi ziren. Finala apirilaren 2an izan zen, Bilborock aretoan.

 Lehenengo saria “KIPULAK” taldeak irabazi zuen. Talde horretan aurten 4.mailan ari den Marta Fantova  eta ikastetxeko ikasle ohiak daude.

   Bigarren saria musika talde batek irabazi zuen, eta  hirugarren saria “TIRIRIAK” talde-aren eskura joan zen.

   Azken talde hau gure ikastetxeko lehen mailako ikasleez osaturik dago: Maialen Anakabe, Ibone Bilbao, Amaia Hornillos, Ione Morales, Lucia Palomar eta Julene Piriz. Antzerki musikala aurkeztu zuen  taldeak.

   Nahiz azkenean galatik kanpo geratu den aipagarria da “Hemen ez da inor bizi” antzezlana aurkeztu duen taldearen lana. Hauek ere Solokoetxeko 1.mailako ikasleak dira: Ione Ruiz, Nahia Elordui, Unai Diez, Maider Fernandez, Amaia eta Naia Bilbao.  

   Finalera begira, parte-hartzaile guztiek aktore eta kantari profesionalen laguntza izan dute, astero San Inazioko kiroldegian eta La Bolsa Auzo Etxean egin zituzten entseguen bidez.

   Arte eszenikoen mundua hobeto ezagutzeko, Aiora Sedanok, Itxaso Paiak eta Seiren taldeko kantaria den Jokin Lacallek eman zuten master classean hartu ahal izan zuten parte.
HNP arduraduna


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario