AFRIKA EZAGUTU NUENEKOA
Unibertsitateko azken azterketak amaituta, dena gainditu ostean, kazetari titulua eskuratu nuen. Udan eskarmentua lortzeko, aldizkari batean jarri nintzen lanean eta Afrikaren egoerari buruzko artikulua idaztea agindu zidaten. Ekaineko lehenengo astetik abuztuaren azken asteraino egongo nintzen, hau da, 2 hilabete. Afrikara abiatu baino lehen hainbat txerto jaso behar izan nituen, gaixotasun ugari baitaude Afrikan. Txerto guztiak jaso ondoren, eta nire lagunak eta familiakoak agurtuta, Afrikarako hegaz-kina hartu nuen. Oso luzea egin zitzaidan bidaia, eta nahiz eta lehenengo klasean bidaiatu, usain txarra zegoen, eserlekuak deserosoak ziren eta zarata jasanezina zen. | |
Bidaian zehar Afrika imajinatzen saiatu nintzen, baina ezin izan nuen ezer imajinatu. Hortaz pentsatzean nire burua zuri gelditzen zitzaidan, blokeatuta. Afrikara iritsi nintzen. Baina ez dakit poztekoa zen edo beldurtzekoa, Afrikako herri txiro eta txiki batera joan nintzelako, hango injustizia salatzeko. Senye da herri txiki honen izena. Lehenengo egunak herritarrekin harremanetan jartzeko erabili nituen. Senyen gazteleraz hitz egiten da, Espainiako kolonia izan baitzen, hortaz ez nuen arazorik izan hizkuntzaren aldetik. Herriko buruzagiak herriaren egoeraz ohartarazi ninduen, baina nire begiekin frogatu nahi izan nuen. Bi hilabete luze horietan konturatu nintzen gazteek astean behin bakarrik joaten zirela klasera. Gainerako egunetan etxean laguntzen zuten, adibidez etxetik 2 kilometrora zegoen putzutik ura ekartzen. Baina beste kasu batzuetan umeek lan egiten zuten arropak eta zapatak egiten ziren lantegi batean familiarentzat 15 zentimo egunean irabazteko. Ia ziur nago gaur zuetako batzuek jantzita daramazuen zerbait hauetako umeren batek egindakoa dela. Emakumeek familia zaindu, zeukaten janari apurra prestatu eta “kanpin-denda” txukuntzen zuten. Bien bitartean gizonak edo senargaiak ehizara joaten ziren familia-rentzako elikagaien bila. Hau irakurtzean utzikeria hutsa dela pentsatuko duzue, baina munduan hainbat herri daude egoera honetan eta ez da berdina orri baten irakurtzea edo egunero horrela bizitzea. Posible da, baina sufrimendu eta esfortzu handia eskatzen du horrek, gutako askok jasango ez genukeena. Gehienok uste dugu munduko herritar guztiak gu bezain ondo bizi direla, baina hori gezur hutsa da. Gu bezain ondo bizi direnak gutxiengo bat dira, gainerakoak gu baino txarrago bizi direlarik. Etxera bueltatzeko ordua iritzi zitzaidan, herritarrak agurtu eta Senyetik hurbilen dagoen herrira joan nintzen eta han, etxerako hegazkina hartu nuen. Bidaian zehar ezin izan nuen ume gaixoen irudia burutik kendu. Bat-batean negarrez hasi nintzen, eta egia esan ez dakit zergatik. Bidaian zehar hiru ondorio atera nituen:
Horregatik herri hori aurrera ateratzen laguntzeko erabakia hartu nuen. Etxera heltzerakoan familia eta lagunak agurtu eta aldizkarirako artikulua idatzi nuen. Bidali eta laster publikatu zuten, baina zorionak bakarrik eman zizkidaten. Ez nuen diru laguntzarik lortu. Dena den, ni, urtero bezala, aurten ere Senyera joango naiz hango herritarrak ahal den neurrian laguntzera. Leire Etxebarria (2.D) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario