2011/04/04

BURDINOLETARA IBILBIDEA



   Pasa den Martxoaren 4an ostiralean irteera bat egin genuen Sopuertako Enkarterri museoa eta baita Pobaleko burdinola ere bisitatzeko.

   9:15etan heldu ginen hara, ibilbidean bederatzi burdinola hauetako asko errotak ere baitzirenak kokatzen ziren. Hauetariko lau Muskizen, bi Galdamesen eta beste bi Sopuertan aurkitzen ziren.  Urruntasunagatik zein Barbadun ibaiaren isurkideetan kokatuta egoteagatik, ibilbide honetan sartzen ez diren beste zortzi gehiago gehitu diezaiekegu.  
   Nahiz eta burdinola guztiak aldi berean funtzionatu ez, fabrika hauen ugaritasunak burdinaren industriak Enkarterrin eta, orokorrean, Bizkaiko historian izandako garrantzia oroitarazten digu.
  
Burdina aberastasun iturritzat izan zuten zenbait familien dorretxe eta lurretik igaro egiten da. Lehen, Enkarterriko museoa bisitatu genuen, antzinako Abellanedako Batzar etxean. Bertan, enkarterritarrek, mendeetan zehar haien industria bizirik mantentzeaz arduratu zirenek, Enkarterriko mendietatik ateratzen zen burdinaren kontrola izateko borrokatu zuten.

   Gero Pobaleko burdinolara joan ginen. Monumentu Multzo izendatua, burdingintzaren museo bizia da. Muñatones gaztelutik eskualdea mendean zuen leinu baten kideek Salazartarrek, eraiki zuten burdinola. XVIII.mendean izen zuen garairik onena, La Cuadra familia haren jabea zelarik. Burdinolaren inguruan olagizonen etxebizitza, irin errota, ogi-labeak, guneari berari eratzitako lurrak, barazki eta arbolak landatzera aritutakoak eta egur-ikatzaz zein zuraz hornitzeko ziren mendiek osatzen zuten burdinolaren ingurunean osatzen zen ekoizpen-gunea. Burdinola-errota multzoa Barbadun ibaiaren erreka ondoko bihurgune txiki batean dago kokaturik.

   Azkenik burdina nola lantzen zen erakutsi zigun errementari batek eta baita berak egindako hainbat artelan ere.

                          EDERKI PASA GENUEN !!!

OLATZ LÓPEZ (2ºD)

No hay comentarios:

Publicar un comentario