KORRIKA TXIKI
2011/04/18
IDAZLAN, BERTSO ETA KOMIKI LEHIAKETA “ESKOLARTEKO EUSKARAREN ASTEAN”
2011ko apirilaren 11an otsailean landutako idazlan bertso eta komikien lehiaketan aurkeztutako lanen sari banaketa ospatu genuen. Azken urte hauetan bezala Sari banaketa zikloka antolatu egin zen. Bigarren ziklokoen artean hauek izan sarituak: IDAZLANAK: 1.SARIA: 3Ako GARAZI CADIERNOren HUMANITUS. 2.SARIA: 4Bko JONE URIONAGUENAren KARLARI GUTUNA. 3.SARIA: 3Ako MIRIAM UGARTEren FUTBOLARI BESTE BEGIRADA BAT. KOMIKIAK: 1.SARIA: 4.CKO NURIA ENRIQUEZen ILUNPETAN. 2.SARIA: 3.Bko XABIER OLAIZOLAren MISTERIOA. 3.SARIA: Bi lagunen artean banatu zen. 3.Ako EIDER ITURRATEren ARRANTZAN eta talde bereko IKER VALENCIANOren GAUR LARUNBATA. BERTSOAK: 1.SARIA: 4.Ako AITOR SERRANOren ESKOLA KONTUAK. 2.SARIA: 3.Cko IRATI OZETAren INSTITUTOAN. | |
Lehen zikloko ikasleen artean sariak banatzeaz gain, HARRAPAZANK ekitaldietan aurkeztutako bi antzezlan motz aurkeztu ziren. Bi Antzezlan hauetatik batek Distira-zankeko hirugarren saria irabazi zuen.Ekitaldi zaratatsua izan zen, eta hainbatetan ekitaldia gelditu behar izan zen. Hala ere sari guztiak banatu ziren eta hauek dira irabazleen izenak eta lanak: IDAZLANAK: 1.SARIA: 1.Dko ADRIANA RODRIGUEZen NOAREN ABENTURA. 2.SARIA: 1.Bko IONE MORALESen NIRE IZEKO. 3.SARIA: 2.Dko LEIRE ETXEBARRIAren AFRIKA EZAGUTU NUENEKOA. KOMIKIAK: Kalitate eta gai bortitzak direla eta epai mahikoek ez zuten saririk eman. BERTSOAK: 1.SARIA: 2.Dko PERU DEL HOYOren EUSKERA. 2.SARIA: 2.Dko IRATI CABRERAren AHAZTUKO EZ DUDAN LAGUNA. 3.SARIA: 1.Bko ADUR GOIEASKOETXEAren EUSKERA. | |
Etiketak:
EUSKAL ASTEA
QATAR ETA BERE BIZIMODUA
Qatar herri txiki bat da eta Asian, Pertsiar Golkoaren ondoan kokatuta dago. Orain arte herri musulman hau ez da oso ezaguna izan, Dubai edo Arabia Saudi askoz gehiago entzunda ditugu, baina 2022an Futbol Mundiala antolatuko dute eta hori lortzeko egin duten publizitateari esker herri hau modan jarri da. Doha hiriburua da eta Qatarreko popula-zioaren % 90a bertan bizi da. Beste herri batzuk ere ezagunak dira batez ere iparral-dekoak, baina oso biztanle gutxi daukate. Gainera bakarrik % 20a qatartarrak dira, beste guztiak Asia, Europa edo Amerikako langileak dira. Nahiz eta herri hau oso aberatsa izan, batez ere gasa eta petrolioari esker, gizarte honek kanpoko langileen beharra dauka, bai lan gogorrak egiteko | ||
(Asiako etorritakoak) bai espezializatutako lanak egiteko (Europa eta Amerikakoak). Badaude bi faktore herri honen bizimodua baldintzatzen dutenak: eguraldia eta erlijioa. Eguraldiaren eragina dela eta urtearen erdia baino gehiagotan ezin da kalean egon gaua heldu arte. Hau aisialdian islatzen da eta zentro komertzialetan denbora asko igarotzen da. Hauek denetarik daukate, hain zuzen ere izotz gaineko irristatzeko pista bat, umeentzako jolasak, dendak, jantokiak eta, noski, aire girotua. Beste aldetik erlijioak jendearen bizimodua zuzentzen du. Egunean zehar 5 aldiz otoitz egin behar dute eta bat gauez izango da. Meskitatik otoitz egiteko deia entzuten da eta herria prestatuta dago horretarako, adibidez zentro komertzialetan gela bereziak daude non emakumezkoek alde batetik eta gizonezkoek bestetik erlijioa praktikatzen dute. | ||
Biztanleen janzkera oso berezia da. Gizonak zuriz eta emakumeak beltzez janzten dira eta emakumearen tunika honi abaya deitzen zaio. Abayaren azpian arropa arrunta daukate, gurea bezalakoa, baina hori bakarrik emakumezkoek ikusi ahal dute, gizonen aurrean inoiz ez dute kenduko. Honez gain, orokorrean, beloa eramaten dute. Honek estali ahal du ilea bakarrik, buru osoa begiak izan ezik edo buru osoa salbuespenik gabe. Erabaki hau hartzeko faktore asko kontutan izaten dira: emaku-mearen mentalitatea, familia, senarra… | ||
Honekin lotuta aipatu beharrekoa da gizon bakoitzak 3 emakume eduki ahal dituela, orokorrean zenbat eta diru gehiago izan gero eta emakume gehiago, kontuan izanda ere emakume bakoitzarekin lauzpabost seme-alaba daukatela. Emakume eta gizonen arteko erlazioak oso bereziak dira. Txikitan ikastetxean nahastuta daude, baina 12 urte betetzen dutenean neskak gela batean egongo dira eta mutilak beste batean. Unibertsitatera joateko unean berriro elkarrekin egongo lirateke baina ikasle gutxik ikasketa unibertsitarioak burutzen dituzte. | ||
Amaitzeko gustatuko litzaidake kirola aipatzea. Ondo ikusita egon arte gutxi praktikatzen da, gizarte sedentarioa da eta honek dakar osasun arloan daukaten arazo nagusietariko bat: loditasuna. Emakumezkoen artean, batez ere, ariketa fisikoa egiteko ohitura eskasa da eta hori aldatzeko atzerritarren talde batzuk emakumezkoentzako ibilaldiak eta lasterketa antolatzen dituzte. |
Etiketak:
EUSKAL ASTEA
AFRIKA EZAGUTU NUENEKOA
Unibertsitateko azken azterketak amaituta, dena gainditu ostean, kazetari titulua eskuratu nuen. Udan eskarmentua lortzeko, aldizkari batean jarri nintzen lanean eta Afrikaren egoerari buruzko artikulua idaztea agindu zidaten. Ekaineko lehenengo astetik abuztuaren azken asteraino egongo nintzen, hau da, 2 hilabete. Afrikara abiatu baino lehen hainbat txerto jaso behar izan nituen, gaixotasun ugari baitaude Afrikan. Txerto guztiak jaso ondoren, eta nire lagunak eta familiakoak agurtuta, Afrikarako hegaz-kina hartu nuen. Oso luzea egin zitzaidan bidaia, eta nahiz eta lehenengo klasean bidaiatu, usain txarra zegoen, eserlekuak deserosoak ziren eta zarata jasanezina zen. | |
Bidaian zehar Afrika imajinatzen saiatu nintzen, baina ezin izan nuen ezer imajinatu. Hortaz pentsatzean nire burua zuri gelditzen zitzaidan, blokeatuta. Afrikara iritsi nintzen. Baina ez dakit poztekoa zen edo beldurtzekoa, Afrikako herri txiro eta txiki batera joan nintzelako, hango injustizia salatzeko. Senye da herri txiki honen izena. Lehenengo egunak herritarrekin harremanetan jartzeko erabili nituen. Senyen gazteleraz hitz egiten da, Espainiako kolonia izan baitzen, hortaz ez nuen arazorik izan hizkuntzaren aldetik. Herriko buruzagiak herriaren egoeraz ohartarazi ninduen, baina nire begiekin frogatu nahi izan nuen. Bi hilabete luze horietan konturatu nintzen gazteek astean behin bakarrik joaten zirela klasera. Gainerako egunetan etxean laguntzen zuten, adibidez etxetik 2 kilometrora zegoen putzutik ura ekartzen. Baina beste kasu batzuetan umeek lan egiten zuten arropak eta zapatak egiten ziren lantegi batean familiarentzat 15 zentimo egunean irabazteko. Ia ziur nago gaur zuetako batzuek jantzita daramazuen zerbait hauetako umeren batek egindakoa dela. Emakumeek familia zaindu, zeukaten janari apurra prestatu eta “kanpin-denda” txukuntzen zuten. Bien bitartean gizonak edo senargaiak ehizara joaten ziren familia-rentzako elikagaien bila. Hau irakurtzean utzikeria hutsa dela pentsatuko duzue, baina munduan hainbat herri daude egoera honetan eta ez da berdina orri baten irakurtzea edo egunero horrela bizitzea. Posible da, baina sufrimendu eta esfortzu handia eskatzen du horrek, gutako askok jasango ez genukeena. Gehienok uste dugu munduko herritar guztiak gu bezain ondo bizi direla, baina hori gezur hutsa da. Gu bezain ondo bizi direnak gutxiengo bat dira, gainerakoak gu baino txarrago bizi direlarik. Etxera bueltatzeko ordua iritzi zitzaidan, herritarrak agurtu eta Senyetik hurbilen dagoen herrira joan nintzen eta han, etxerako hegazkina hartu nuen. Bidaian zehar ezin izan nuen ume gaixoen irudia burutik kendu. Bat-batean negarrez hasi nintzen, eta egia esan ez dakit zergatik. Bidaian zehar hiru ondorio atera nituen:
Horregatik herri hori aurrera ateratzen laguntzeko erabakia hartu nuen. Etxera heltzerakoan familia eta lagunak agurtu eta aldizkarirako artikulua idatzi nuen. Bidali eta laster publikatu zuten, baina zorionak bakarrik eman zizkidaten. Ez nuen diru laguntzarik lortu. Dena den, ni, urtero bezala, aurten ere Senyera joango naiz hango herritarrak ahal den neurrian laguntzera. Leire Etxebarria (2.D) |
Etiketak:
EUSKAL ASTEA
BERTSO LEHIAKETAREN SARIDUNAK
1.ZIKLOKO BERTSO SARITUAK 1.SARIA: PERU DEL HOYO DOINUA: EGUZKIA JOTZEN DU GOIAN IZENBURUA: EUSKARA BIZPAIRU BERTSO IDAZTEN DITUT NIRE HIZKUNTZA MAITEARI EUSKALDUN EGITEN GAITUENA BIHOTZEKO EUSKARARI. GAZTELERA DUGU EZPAINETAN HORI DAGO OSO ARGI, HORREGATIK GALTZEN DA EUSKARA TA EZ ZAIT GUSTATZEN HORI. FILOLOGOEK ESATEN DUTE SORTUA ZELA ASPALDI TA LASTER DESAGERTUKO DELA NIRE USTEZ BADIRUDI, BAINA EDOZER ALDATZEKOTAN BETI EGONGO NAIZ ADI ETA HORI GERTATUKO DELA NIK EZ DAUKAT OSO ARGI. EUSKARAK BADU HERRI POLIT BAT IZENEZ EUSKAL HERRIA HONEK DU BIHOTZA ERRALDOIA NAHIZ ETA EZ DEN HANDIA BAINA PERTSONA BATZUEN ERRUZ APURTU DU ERDIA IPARRALDEAN HIRU ETA HEGOALDEAN LAU HAU DA URKOREN EGIA. GUZTIA HORRELA JARRAITZEA ORAIN DA NIRE ESKARIA ETA NIRE JAIOTERRI HONI LUZATZEA HISTORIA NIRI GUSTATUKO LITZAIDAKE ESPAINIATIK ALDENTZIA INDAR GUZTIAK ERABILITA OHIUKATZEA IRRINTZIA.
|
Etiketak:
EUSKAL ASTEA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)