URDAIBAI BIRD CENTER
BISITATZEN
Pasa den
asteartean, Urriak 30ean, 4. mailako Biologia-Geologiako ikasleok Urdaibai Bird
Center-era egin genuen irtenaldi bat, Arrano Arrantzaleari buruz ikasteko.
Lehenengo, heldu ginenean, migrazioari buruzko hitzaldi bat eman zigun Txepe
izeneko langile batek, mural handi baten laguntzaz.
Migrazioa:
Hainbat migrazio bide daudela esan zigun,
errepideen modukoak direnak. Animaliak egiten dituzten bideak kalkulatzeko
geolokalizadore batzuk ipintzen dizkiete, eta horri esker dakite bidai luzeena
egiten duen hegaztia enara artikoa dela; Alaskatik Senegalera joaten da gutxi
gorabehera. Hegaztiek Afrikara migratzen dute negua han pasatzeko, eta udaberrian
Eskandinaviaraino joaten dira baldintza egokienak dituztelako: elikagai asko,
harrapakari gutxi…
Gero, hegazti batzuei buruz hitz egin zigun.
Adibidez, Artzandobi izeneko txori txiki eta lumagorri bat bioindikatzailea
dela edota hegazti “limikoloak” beraien moko luzea erabiltzen dutela lokatzean
sartzeko eta taladro moduan erabiltzen dutela janaria aurkitu arte. Baita ere,
antzarrek Everest baino altuago hegan egin ahal dutela eta migrazio garaiaren
amaiera markatzen dutela.
Arrano
arrantzalea
Arrano arrantzaleari buruzko datu batzuk ere eman
zizkigun Txepek, hainbat argazkiren laguntzaz:
- Kumeak direnean
begiak laranjak dituzte eta lumen inguruan kolore zuria dute. Heldutasun
sexuala hartzen dutenean, 3 urterekin, begiak horiak eta lumak marroi
uniformeak ipintzen zaizkie.
-
Arrantzatzerakoan ez da buruz botatzen uretara,
beste hegaztiak bezala, baizik eta atzaparrak sartzen ditu uretan. Hiru atzapar
dituzte aurrean eta bat atzean, baina arrain bat harrapatzera doazenean, bat
dislokatzen zaie eta atzean ipintzen dute, aurrean bi eta atzean 2 geratuz.
-
Hegan egiten ikasi eta ia berehala Afrikara
migratzen dute, eta asko Afrikara ailegatzen dira arrantza egiten jakin barik, han
ikasten dute, eta beraz, migrazio osoan zehar ez dute jaten, ia 10 egunetan.
-
Arrano arrantzalea espezie filopatrikoa da, hau
da, jaio diren lekura bueltatzen dira, helduak direnean.
Arrano
arrantzalearen berreskurapen proiektua
Proiektu hau, Urdaibain
Arrano Arrantzalea berreskuratzeko egin da. Lehenengo Eskoziatik kume batzuk
ekartzen dituzte Urdaibaira. Gero kaiola espezializatu batzuetan sartzen
dituzte, padurara begira, eta guztia kontrolatzen zaie, adibidez, elikadura.
Ondoren, arranoak kaiolako kristalean kolpeak ematen hasten direnean, normalean
3-4 aste geroago, uztailaren azken asteetan, hegan egin nahi dutela esan nahi
du. Atea irekitzen zaie eta leku konkretu batzuetan uzten zaie janaria. 3 egun
egon ahal dira atea irekita eta hegan egin gabe. Txapa identifikatzaile batzuk
dituzte hanketan, eta ez dira errepikatzen. Afrikatik bueltatu zen lehenengo
arranoak 2015ean egin zuen.
Oso irtenaldi ona izan zen eta espero dut gehiago
egotea.
Alvaro Molina (4 DBH)
No hay comentarios:
Publicar un comentario