2019/02/04

UDAL LABORATORIOA


UDAL LABORATEGIA

Azaroaren 9an, biologiako ikasleak udal laborategietara joan ginen. XX. mendean, industriak botere handia zuenean, Harino Panaderaren fabrika zen. Bertan irin garbia ekoizten zen.

Udal laborategietara heltzean, Errekaldeko ikasle batzuekin elkartu eta fabrikan mantentzen zituzten makinak erakutsi zizkiguten. Lau solairutan banatuta zeuden eta makina bakoitzaren eginkizuna eta funtzionamendua azaldu ziguten.

Honen ostean, gela batera joan ginen eta elikagaietan, uretan … aurki ditzakegun bakterioak eta dakartzaten gaixotasunei buruzko aurkezpen bat egin zuten.  Baita ere kontserbatzaile, koloratzaile eta gehigarri guztiak behar diren neurrietan ia dauden edo ez kontrolatzen dute.  Bi laborategi mota zeudela eta bakoitzak ze lan egiten zituen azaldu zuten;  kimikako eta mikrobiologiakoa hain zuzen ere.

Gero bi taldetan banatu ginen, eta esperimentu bat egitera abiatu ginen. Binaka, hiru osagai genituen: azukrea, legamia eta irina. Banan banan, hasierako propietateak behatu genituen osagai bakoitza hiru multzotan banatu genituen eta erreaktibo mota bat bota genuen multzo bakoitzera. Betadine (iodoa), ura eta ozpina bota ostean, osagaien propietateak (kolorea, disolbagarritasuna...) nola aldatzen ziren behatu behar genuen.

Esperimentu hau bukatu ostean bi laborategiak bisitatu genituen, uraren kalitateari buruzko proba bat egin  eta bertan zeuden makinak eta tresnak erakutsi zizkiguten.

   Oso interesgarria izan zen bertako langileak nola lan egiten zuten ikustea.

Laborategiak ikusi ondoren, bigarren esperimentu bat egin genuen. Gariaren DNA a ateratzean zetzan. Denak liluratuta geratu ginen eta bakoitzak DNAren zati bat eraman izan ahal genuen gure etxeetara.


   
             Maialen Jauregi (1.Batxilergoa)


No hay comentarios:

Publicar un comentario