DURANGOKO ASTRONOMIA GELA
Pasa den astelehenean, abenduak
10ean, Durangoko Astronomia gelara joan ginen, eta bertan Estebanek, astronomia
gaietan adituak, hainbat gauza azaldu zizkigun.
Historia
Hasteko, Astronomiaren inguruan
aurrerapenak egin zituzten pertsonen izenak aipatu zituen, haien garrantzia
labur-labur aipatuz: Galileo, teleskopioaren hobekuntzarekin, Copernico, eredu
heliozentrista azaldu zuena, edota Aglaonike, k.a V. mendean eguzki-eklipseak
noiz gertatuko ziren esaten zuen emakumezko astronomoa.
Eguzki erlojuak
Oso gauza bitxia da, eta nahiz eta oso gauza
sinplea dirudien askoz konplexuagoa da. Hau da, ez da bakarrik makil batek
ematen duen itzala. Makil horrek Lurraren ardatzak duen inklinazio berdina izan
behar du. Horrez gain, leku bakoitzean makilaren orientazioa aldatu egiten da,
latitudearen arabera. Neguan itzalak markatutako zenbakiari ordu bat gehitu
behar zitzaion eta neguan bi ordu.
Astro nabarmenak

Planeten
eta eguzkiaren tamaina eta beraien arteko distantziak erakutsi zizkigun berak
egindako eskalan zegoen maketa baten bidez.
Oso gauza bitxi bat ere azaldu zigun,
kometen inguruan. Kometak izar iheskorrak egotearen zergatia dira, egiten duten
orbita eliptikoan uzten duten hautsa direlako izar iheskorrak.

Izarrak
Euritako erraldoi moduko batean
proiektatu zituen izarrak, eta Esne Bidean dauden konstelazioak erakutsi
zizkigun.
Aintzinean orientatzeko erabiltzen
zituztela azaldu zigun eta izar konstelazio horiek egiten dituzten irudiak
azaldu zizkigun. Bide batez, zodiakoko zeinuetan dagoen akatsa azaldu zigun,
kalkulu txar baten ondorioz, benetan ez garena garela uste dugulako.
June
Landa (4A)
No hay comentarios:
Publicar un comentario