2019/02/10

KOLOREAK ETA ZINEMAREN INDUSTRIA


KOLOREAK ETA ZINEMAREN INDUSTRIA

Psikologia betidanik izan da interes handiko gaia. Antzinako Greziatik lantzen dira honen alde batzuk, filosofiaren izenean. Historian zehar, psikologiari buruzko teoria desberdinak garatu dituzten pertsonak garrantzitsuak joan dira agertzen: Sigmund Freud, Wilhelm Wundt, William James…). Zinemaren industria adibidez, hauetariko askoren teoriak aztertuta, haien mesederako erabiltzea erabaki zuten, jendearen sentimenduak kontrolatzeko edo gidatzeko.

Koloreak sentsazio desberdinak eragin dezakete, beldurra, poztasuna, tristura… eszena baten alaitasuna azpimarratu nahi bada, horia, laranja edota zuria erabiltzen da. Tristura eragin nahi bada, urdina edo grisa erabiltzen da eta beldurra, misterioa edo tentsioa lortu nahi bada, beltza izango da nagusi. Sentimendu hauen eta haien koloreen artean sortzen dugun erlazioa, gure burmuinean dugun informazioaren ondorioa da. Jaietan kolore alaiak ikusten ditugu. Leku serio edota tristeetan (ehorzketetan…) kolore ilunak.

Txikiak garenean, iluntasuna ez dugu normalean gustuko izaten, ez delako ezer ikusten eta askotan isiltasun beldurgarri batekin nahasten delako. Beldurra diogu iluntasunari babesgabeak sentitzen garelako. Eta iluntasuna badu bere kolore partikularra, beltza. Horregatik, beldurrezko pelikuletan, beltza da gehien ikusten ohi dugun kolorea, instintiboa delako kolore honi beldurra izatea. Horregatik ere ikusten ditugu askotan pelikuletako pertsonaia txarrak beltzez edo kolore ilunez jantzita. Urdina, esaterako, zeru garbiarekin eta urarekin erlaziona dezakegu, hau da, bizitzarekin eta lasaitasunarekin zerikusia duten gauzekin. Berdea, gorria, laranja eta horia batez ere, alaitasunarekin eta gauza biziekin erlazionatzen dira eta betidanik jan ditugun fruta eta barazkien koloreak dira.

Beraz, hau guztia ikusita, ondoriozta dezakeguna hau da: sentimendu desberdinak eta koloreak duten erlazio hori, gehienbat edota guztiz instintiboa dela. Enpresa handiek badakite hau eta bai zineman eta bai beste arlo batzuetan kontrola mantentzeko erabiliko dute. Azken finean, ezin dezakegu instintuen aurka borrokatu.

         ANE OTERO

No hay comentarios:

Publicar un comentario