KIROLA ETA PERTSONAK
Gaur egun, kirola gizarterako
garrantzia handia garatu dauanetik, beste arlo batzuetan ere erreparatu da
honetan etekin handia lortu ahal izateko. Gero eta gehiago erabiltzen da
psikologia kiroletan, honela, entrenamenduetan eta partiduetan edo
txapelketetan esfortzu eta motibazio maila hoberenak lortu daiteke.
Lehenengo, urte hasieran ume talde bat entrenatzen
hasi nintzan. Umeak diran arren, ahal dan etekin handiena lortzen saiatzen naz
beti. Denbora pasatu ahala, umeak ezagutzen joan nintzan eta haien bertute eta
ahuleziak ezagutu nebazan. Pertsona desberdinak ahalmen desberdinak daukiez eta
ezinezkoa da guztioi gauza edo helburu berdinak eskatzea. Ume bakoitza
ezagututa, haien ahalmenen arabera, jokatzeko era bat eta etekin desberdinak
eskatzen dodaz. Ahalmen handia daukan ume bati, hoberena izatea eta gauzak
helburu bategaz egitea eskatu behar jako, horrela, jokalari ona izateko.
Ahalmen txikiko ume batentzat ezinezkoa da besteon mailan egotea. Hau eskatzen
badeutzazu, umea desmotibatuko dozu eta azkenean egoera txarrerantz joango da.
Ume honeek, lan eta arreta itzela behar dabe. Haien eskura dagozan helburuak
eskatu behar jakez epe laburrean eta honen bidez haien motibazio maila igotzen
joango da eta asko hobetuko dabe.
Adibidez, ahalmen handiak
daukiezan jokalariei haien taldekideek baino gehiago esfortzatzea eta hoberenak
izatea eskatu behar deutzagu hobetzen jarraitzeko. Ahalmen txikiagoa daukien
umeei, ordea, gauza oso basikoak eta errazak eskatzen deutzaguz ( korrika
egitea, pase errasak eta azkarrak ematea eta ahal daben guztia ematea).
Bestalde, beste faktore bat baldintzatzen dau umeen
motibazio eta etekina. Pertsona bakoitza izaera desberdina dauka. Batzuk,
izaera indartsua eta ausarta daukie, eta beste batzuk, ordea, izaera ahuleko
edo koldarreko pertsonak dira. Askotan, auzartak diranak, beharrezkoa dabe
norbaitek haien lana kritikatzea eta noizbehinka ohi bat jasotzea haien alde
hoberena lortzeko eta guztiz motibatuta egoteko. Ordea, izaera ahula daukien
umeek, haien buruan konfidantza izatea beharrezkoa dabe eta hori
entrenatzailearen lana da. Ume hauei haien bertuteak erakutsi eta indartu behar
deutzaguz eta horrela gutxinaka haien etekin maximoa lortuko dogu.
Laburbilduz, ume eta pertsona mota
asko dagoz. Guztiok desberdinak izan arren pertsona mota bat ez da bestea baino
hobea, aldea pertsonak ezagutzea eta haiek behar dabena emotea da etekin
handiena lortzeko.
Asier Dospazos
No hay comentarios:
Publicar un comentario