2019/02/10

GUANTANAMOKO PRESONDEGIA


GUANTANAMOKO PRESONDEGIA
 
Guantanamoko presondegia segurtasun handiko kartzela da, Kubako irlan kokatuta dagoena, estatu batuarra izan arren. Batez ere terroristak daude, esate baterako, dorre bikien atentatua eman zutenak.

Kartzela hiru zelaitan dago banatuta. Bostgarren zelaian preso arriskutsuak daude eta bertan ezin dute beste presoekin harremanak eduki, hau da, denbora gehiena beraien gelan pasatzen dute. Seigarren zelaia da kazetariei erakusten zaiena, bertan presoak zelai eta gela komunak dituztelako batera egoteko. Zazpigarren zelaiaz ez dago ia informaziorik, baina gogorrena dela esaten da, bertan dorre bikiekin zerikusia izan zuten 15 preso daudelako.
Erabilitako torturarik gogorrenak honakoak dira: Musika bolumen oso altuan entzutea, denbora pila bat zutik egotea, sabelean sondak jartzea jatera behartzeko, hilabete oso batean gela ilun batean egotea itsu geratu arte… eta okerrena, fededunak diren presoen aurrean emakumeak masturbatzea!!!

Hurrengo paragrafoan preso izandako gizon batem testigantza ezagutuko dugu. Mohamed Ould Slahi Mauritaniako gizon bat da eta 1992an Al Quaedatik desbinkulatu arren, Dorre bikien atentatua ondoren atxilotu zuten. Elkarrizketa batean hau guztia kontatu zuen: Ez zegoenez frogatuta bere harremana atentatuarekin, ezin izan zuten epaitu, eta bere ustez hori okerragoa da, izan ere, ez zekien noiz aterako zen. Historialari askoren ustez, tortura gehien jaso zituen gizona izan zen:  Bere ama bertara ekarriko zutelarekin mehatxatu zioten, ondoren bere aurrean bortxatzeko. 70 orduz ezin izan zuen lo egin, orduro esnatzen baitzioten. Heavy metal musika entzuteari behartu zioten egunero denbora guztian eta, azkenik, bera oso erlijiosoa denez, emakumeekin harreman sexualak edukitzera behartzen zioten. Horren ondorioz, psikologikoki oso gaizki bukatu zuen, ahotsak entzuten zituen, bipolaritate oso arriskutsu bat garatu zuen… Azkenean, askatu zuten, baina oraindik ere ondorio psikologikoak dituela onartzen du, nahiz eta orain gizon zoriontsua izan.
Azkenik, gaur egun egoera berdina jarraitzen du, baina gero eta manifestaldi gehiago daude presondegiaren itxiera exigituz.
MAIDER BARROS

No hay comentarios:

Publicar un comentario